4 h
Osagarriak: Hondoak
Denboraldiko hilabeteak: Urte osoa
Alergenoak:
sulfitoak
sulfitoak
Osagaiak 5 anoentzat
Osagaiak ano/unitate -arentzat
Tipula 0.05 kg
Azenarioak 0.025 kg
Porruen atal berdea 0.3 ud
Hezurrak 0.15 kg
Ardo beltza 0.025 l
Ura 0.5 l
Barazki-salda, hautsean 0.025 kg
Elaborazioa
  • Zatitu hezurrak.
  • Garbitu porruen berdea eta moztu zati handitan.
  • Zuritu tipulak eta moztu erditan edo laurdenetan.
  • Garbitu azenarioak, zuritu eta zati handitan zatitu.
  • Sartu labeko plaka batean (edo zartagin batean sutan) zatitutako hezurrak eta utzi gorritzen 30 bat minutuz 200ºC-tan. Ondoren, gehitu berdurak, garbituta eta zatituta, eta utzi beste 15 minutuz labean.
  • Jarri plaka sutan, kendu koipea, gehitu ardo beltza eta kendu hagaxka batekin plakan itsatsitako zukuak. Gehitu dena aurreko ontzira.
  • Nahastea gorrituta, jarri osagai guztiak marmita edo lapiko batean ur hotzetan. Jarri sutan irakiten hasi arte. Jeitsi sua eta utzi sutan, 3 orduz gutxienez, etangabe aparra kenduz
  • Ondoren, iragazi, utzi jalkitzen, kendu koipea, eta erabili gelditu den likidoa.

Nutrizio-informazioa (1 anoa)
Azukreak 1.53 g
Gatza (Sodioa) 2815.42 mg
Azido folikoa 11.1 ug
C bitamina 4.36 g
A bitamina 64.62 ug
Zinka 0.04 mg
Burdina 0.28 mg
Kaltzioa 19.16 mg
Kolesterola 0.0 mg
Gantz azido poliasegabeak 0.03 g
Gantz azido monoasegabeak 0.0 g
Gantz azido aseak 0.01 g
Zuntza 0.57 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.
Errezetak