120 min
Plater mota: Okelak
Tenperatura: Beroa
Sukaldaritza mota: Sukaldaritza frantsesa
Alergenoak
esnea
esnea
sulfitoak
sulfitoak
Osagaiak 5 anoentzat
Osagaiak ano/unitate -arentzat
Azpizuna 0.8 kg
Gurina 0.1 kg
Tipulatxa 0.05 kg
Bandeira ardoa, botila 0.02 l
Hondo iluna 0.5 l
Maizcrem 0.01 kg
Azenarioak 0.15 kg
Kuiatxoa 0.15 kg
Patata 0.15 kg
Lekak 0.1 kg
Tipula 0.05 kg
Azenarioak 0.025 kg
Porruen atal berdea 0.3 ud
Hezurrak 0.15 kg
Ardo beltza 0.025 l
Ura 0.5 l
Elaborazioa

Eskalopinentzako:

  • Ahal dugun neurrian azpizuneko Filet Mignon atala erabiliko dugu. 50-60 gramo tarteko 3 xerra anoako aterako ditugu. Zerbitzurako gorde egingo dugu.

Goarnizioak:

  • Azenarioa, Leka eta patata torneatu egingo ditugu. Ingeles erara egosiko ditugu risolatzeko zerbitzuan.

Saltsa:

  • Ondo ilun bat beharko dugu. Exalote brunoisen sueztituko dugu gurinarekin, zartagin baten, kolore hartu barik. Ondoren, Oporto ardoa gehitzen zaio eta uzten da txigiagotzen. Horren ostean, gehituko diogu emaitzari ondo ilun pittin bat. Behar izan ezkero, lirgindatuko dugu. Puntuan jarriko dugu saltsa eta erreserbatuko dugu Maribainuan. 

MUNTAIA

  • Martxarekin goarnizioko barazkiak risolatuko ditugu gurinarekin. Mahai beroan manteduko ditugu.Oporto saltsa berotuko dugu. Gatza eta piper hauts beltza ematen diogu okelari, irineztatzen dugu eta zartaginean olio pixka batekin buelta eta buelta egingo dugu okela.
  • Pasarekin hornidurako barazkiak plateratzen ditugu, Zartaginean saltsa ematen diogu haragiari eta egiten dugu kontu handiz, bere puntutik ez pasatzearren. Haragia plateratuko ditugu eta, azkenik, saltseatuko dugu okela. saltsaren hari batzuekin platera apainduko dugu.
Nutrizio-informazioa (1 anoa)
Zuntza 6.47 g
Gantz azido aseak 14.01 g
Gantz azido monoasegabeak 14.41 g
Gantz azido poliasegabeak 2.17 g
Kolesterola 153.25 mg
Kaltzioa 131.03 mg
Burdina 6.54 mg
Zinka 5.69 mg
A bitamina 670.12 ug
C bitamina 42.77 g
Azido folikoa 132.03 ug
Gatza (Sodioa) 433.84 mg
Azukreak 13.61 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.