Denboraldiko hilabeteak: Urtarrila, Otsaila, Martxoa, Apirila, Iraila, Urria, Azaroa, Abendua

Porrua Liliazeoen familiakoa da. Familia horrek 3.500 landare belarkara eta zuhaitz espezie inguru hartzen ditu barne. Allium generoa familiako garrantzitsuena da, eta hainbat barazki sartzen dira bertan; adibidez: baratxuria, tipula, tipuleta, tipulina eta porrua.

Labore-garaiaren arabera, hainbat aldaera aurki daitezke, eta luzera, diametro, sendotasun eta zaporearen intentsitate desberdinak dituzte.

  • Udazken eta neguko porruak: lodienak dira eta zaporerik sendoena daukate.
  • Udako porruak: beste aldaerak baino txikiagoak, samurragoak eta zaporez suabeagoak dira. Hala ere, barnealdea zurkara izan ohi dute, eta horrek kalitatea okertzen die.

Bi aldaera horiei esker, porrua merkatuetan egon ohi da urte osoan zehar.

Kalitatezko porruak erosteko, badira kontuan izan beharreko irizpide batzuk. Zurtoinak zuria, zuzena eta sendoa izan behar du, markarik eta parte lodirik gabea. Bestalde, hostoak berde ilunak izan behar dira eta forma laua eduki behar dute.

Porru baten hostoak horiak, bigunak edo koloregabeak badira, edota egoera txarrean badaude, pieza hori baztertu beharko dugu. Horrek esan nahi du porruaren parte jangarriak ez duela sendotasun egokirik. Hostoak lehorrak edo zurtoina puztua duten porruak ere ez ditugu erosi behar.

Etxera iritsitakoan, zurtoina luzetara moztu eta hostoak urarekin garbitu behar ditugu. Hosto guztiak banandu behar dira, tartean geratzen den lurra ondo garbitu ahal izateko. Porruek gehienez bi aste iraun dezakete hozkailuan egoera onean. Sukaldean eginda daudenean, gehienez bi egun beranduago jan behar dira, bestela digeritzen zailak izan daitezke.

Porruek gehienez hiru hilabete irauten dute izoztuta. Desizoztu gabe prestatzea gomendatzen da, bestela zaporea galtzen dute eta testura okerragoa edukitzen dute.

 

Nutrizio-informazioa (1.0 ud)
Zuntza 6.0 g
Gantz azido aseak 0.2 g
Gantz azido monoasegabeak 0.0 g
Gantz azido poliasegabeak 0.4 g
Kolesterola 0.0 mg
Kaltzioa 120.0 mg
Burdina 2.0 mg
Zinka 0.52 mg
A bitamina 146.0 ug
C bitamina 40.0 g
Azido folikoa 154.0 ug
Gatza (Sodioa) 12.0 mg
Azukreak 14.4 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.
Errezetak