Lactuca sativa, letxuga, jatorriz eskualde erdi epeletan lantzen den landare belarkara da. Elikadurara bideratuta dago. Urteko edozein garaitan dago eskuragai, mota askotako letxugak daudelako eta negutegietan gero eta gehiago landatzen delako. Gehienetan gordinik jaten da – entsalada eta beste zenbait plateretan adibidez –, baina hainbat letxuga mota – jatorri txinatarra dutenak batez ere – testura sendoagoa dute eta, ondorioz, egosi egiten dira.

Ardatz-formako erro adartsua duen 25 cm inguruko landarea. Erroseta forman hazten da; hostoak erroaren inguruan hazten dira. Erro hori laburra eta borobildua da, eta apurka luzatu egiten da infloreszentziak sortze aldera. Horiek kapitulu hori batzuek osatzen dituzte, txikoria-belarraren antzerakoak, eta korinbotan daude bilduta. Motaren arabera, hostoen ertzak lauak, kiribilduak edo zerra-itxurakoak izan daitezke.

Nutrizio-informazioa (1.0 ud)
Zuntza 3.5 g
Gantz azido aseak 0.36 g
Gantz azido monoasegabeak 0.03 g
Gantz azido poliasegabeak 1.0 g
Kolesterola 0.0 mg
Kaltzioa 98.0 mg
Burdina 3.0 mg
Zinka 0.69 mg
A bitamina 561.0 ug
C bitamina 29.0 g
Azido folikoa 0.0 ug
Gatza (Sodioa) 1.0 mg
Azukreak 3.6 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.
Errezetak