Baratxuri-buruak
Liliazeoen familiako landare belarkara iraunkorra. Bigarren mailako erraboil oso usaintsuak ditu, zuri edo krema-kolorekoak, “baratxuri-ale” izenez ezagutuak eta disko-formako zurtoin baten inguruan bilduak. Azken hauek kolore zuri-horiko mintzezko ezkata zehargarriz estaliak daude eta baratxuri-burua osatzen dute.
Ondo hazten da klima epeleko eremu guztietan.
Baratxuriak oso aspalditik landatzen dira, historiaurreko garaietatik. Baratxuriaren zapore sendoa dela-eta miraritzat hartzen zen hau bai sendabelar gisa eta baita sukalderako ere. Dirudienez Erdialdeko Asian du jatorria eta bertatik hedatu zen munduko beste hainbat tokitara; kultura gehienetan erabilia da. Antzinako Egipton piramideak eraikitzen zituzten esklaboek asko kontsumitzen zuten zenbait gaixotasunetatik babesteko, baita hebrearrek ere, Bibliako pasarteen arabera, herrialde honetan izan ziren bitartean. Europan oso arrunta da Erromatar Inperioaren garaitik eta Indian eta Asian europarrak iritsi baino lehen ere erabiltzen zen. Kolonialismoaren garaian Afrika eta Amerikara eraman zen. Lehen Mundu Gerran zauriak desinfektatzeko erabiltzen zen antiseptiko konbentzionalen falta zegoenean.
Baratxuriak dituen propietateak osagai sulfuratuetan (alicina, alil/dialil sulfidos) dute oinarria batez ere. Baratxuriak osasunarentzat zenbait abantaila dituela esan izan ohi da: efektu antiseptikoa, antiinflamatorioa, bakterizida, antibirala, antifungikoa eta hesteetako efektu antiparasitarioa. Zenbait “in vitro” ikerketek erakutsi dute baratxuri-erauzkina, kontzentrazio txikia izanda ere, Helycobacter pylori bakterioaren (urdaileko eta duodenoko ultzeren garapenarekin zerikusia duen bakterioa) inhibitzaile sendoa dela.
-
Plater mota
- Plater bakarra
- Zukuak, irabiatuak eta freskagarriak
- Hanburgesak
- Garagardoak
- Hegaztiak
- Pizzak, enpanada
- Pintxoak
- Zopak eta Kremak
- Koktelak
- Ogia eta opilgintza
- Otartekoak eta andwichak
- Izozkiak eta Sorbeteak
- Lekaleak
- Pastak
- Itsaskiena
- Gozokiak
- Kafeak, txokolateak eta infusioak
- Azkenburukoa
- Gosariak eta brunch
- Aperitiboak eta kanapeak
- Entsaladak
- Okelak
- Arraina
- Arrozak
- Berdurak eta barazkiak
- Arrautzak
- Gaztaiak
- Enpanadak
- Tenperatura
-
Sukaldaritza mota
- Sukaldaritza peruarra
- Arabiar sukaldaritza
- Sukaldaritza mexikarra
- Bostgarren gama sukaldaritza
- Sukaldaritza europarra
- Sukaldaritza italiarra
- Sukaldaritza amerikarra
- Sukaldaritza frantsesa
- Hego Amerikako sukaldaritza
- Entomofagia (intsektuak)
- Sukaldaritza asiarra
- Glutenik gabeko sukaldaritza
- Euskal sukaldaritza
- Sukaldaritza beganoa
- Osagarriak
- Kontserbatzeko teknika
- Meses de temporada*
-
- Arrainak
- Arrainen ebakerak
- Arrautzak eta eratorriak
- Barazkiak, frutak, tuberkuluak eta algak
- Barazkien ebakerak
- Belar usaintsuak
- Edariak
- Errailak
- Esnea, esne-gaina eta esnekiak
- Fruitu lehorrak
- Haragiak
- Haragien ebakerak
- Haragi-produktuak, gazituak, ontzutuak eta fianbreak
- Hegaztiak
- Intsektuak
- Itsaskiak
- Koipe jangarriak eta ozpinak
- Kontserbak, ozpinetakoak eta eskabetxeak
- Lekaleak
- Lumadun ehizakia
- Ongailuak, espezieak eta gehigarriak
- Pastak, arrozak, irinak eta eratorriak
- Pastelgintza- eta okintza-produktuak
- Perretxikoak
- Sukaldeko eta gozotegiko materiala
- Sukaldeko eta gozotegiko teknikak
- Ugaztun ehizakia
- zerbitzuko materiala
- Zerbitzuko teknikak
- Zerealak