Kuiaren baiaren fruitua da, eta kukurbitazeen familiakoa. 850 espezie inguru biltzen ditu familia honek, nagusiki landare belarkarak, igokariak eta herrestariak. Espezie horiek fruitu handia dute, eta azal gogor batek babestuta egoten dira. Angurria edo meloiaren gisako fruta batzuk eta luzoker edo kuiatxoaren antzerako barazki batzuk ere familia berekoak dira.

Ezaugarriak

  • Forma: borobildua, zapala, obalatua edo botila itxurakoa. 
  • Tamaina eta pisua: oso aldakorra. 25 eta 40 zentimetro bitarteko diametroa izan ohi du. 
  • Kolorea: azala laranjatua, horia, gorria, berdexka, zuria, beltza, morea edo nahastua izan daiteke. Mamia laranja edo horixka izan ohi da. 
  • Zaporea: ez du zapore handirik, baina ukitu gozo eta fruta-gustukoa du. 

Gaur egun, kuia lurralde bero eta hezeetan ekoizten da.

Bi mota nagusiak neguko eta udako kuia dira.

  • Udako kuia: azal argi eta fineko kuia, hazi bigunekoa. Mantentze-aldi laburrekoa da. Mota honen barruan ditugu kuia boneteroa (zuria, berdea edo horixka), espageti kuia (horia) eta rondin kuia (azal laranja eta haragi zurikoa). 
  • Neguko kuia: mota gozoagoa, baina udakoa baina lehorragoa; ur kantitate gutxiago du, eta azal gogorragoa. Udakoa baino hobeto mantentzen da azal lodia izanagatik. Talde honetan banana edo zidra kuia (mami gelatinakara eta horixka) eta kuia gozogina edo zirikilote kuia (forma eta kolore aldakorrekoa). Azken horretatik ateratzen da zirikilotea edo aingeru-adatsa, gozogintzan betegarri gisa erabiltzen dena. 

Askotariko kuiak egonagatik, urte osoan zehar aurki ditzakegu merkatuan, garaiaren arabera negukoak edo udakoak.

Nutrizio-informazioa (0.1 kg)
Zuntza 1.5 g
Gantz azido aseak 0.1 g
Gantz azido monoasegabeak 0.0 g
Gantz azido poliasegabeak 0.0 g
Kolesterola 0.0 mg
Kaltzioa 29.0 mg
Burdina 0.4 mg
Zinka 0.2 mg
A bitamina 75.0 ug
C bitamina 14.0 g
Azido folikoa 10.0 ug
Gatza (Sodioa) 0.0 mg
Azukreak 4.1 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.
Errezetak