Sardinen entsalada piper ohe gainean

50 min
Tenperatura: Epela
Alergenoak
Glutena
Glutena
Esnea
Esnea
Sulfitoak
Sulfitoak
Arraina
Arraina
Elaborazioa

Sardina edo antxoentzat:

  • Garbitu sardinak eta atera xerrak (kendu izpiak pintza batzuen laguntzarekin).

Piperrentzat:

  • Erre piperrak, zuritu, moztu 1x1 dadoetan edo 1/2 zm-tako tiretan.
  • Gehitu Modenazko ozpin murriztua, egosi dena minutu batzuk eta jarri gatz puntuan.

Tomatedun ogiarentzat:

  • Sikatu ogia estufan.
  • Igurtzi berakatza eta tomatearekin.
  • Moztu ogia dadotxoetan eta sikatu berriro estufan.
  • Ogia xerretan ere moztu daiteke.

Barazki bouquetarentzat + zaizuriaren zuria julianan moztu eta ondu ozpin-olio saltsarekin.

Perexil olioarentzat.

MUNTAIA

  • Erre plantxan sardina xerrak (azala gorantza dutelarik).
  • Jarri azpil batean, hautseztatu Modenazko ozpinarekin eta sartu labean egiten amaitzeko.
  • Berotu piperra.
  • Jarri piper ohe bat, gainean sardinak (azala gorantza) eta tomatedun ogi dadotxoak edo xerrak.
  • Jarri gainean barazki-bouquet apailatua (meta bat eratuz).
  • Apaindu platera perexil olioarekin.
Nutrizio-informazioa (1 anoa)
Zuntza 23.83 g
Gantz azido aseak 43.86 g
Gantz azido monoasegabeak 156.39 g
Gantz azido poliasegabeak 24.58 g
Kolesterola 298.99 mg
Kaltzioa 1342.84 mg
Burdina 18.15 mg
Zinka 7.35 mg
A bitamina 1302.1 ug
C bitamina 372.38 g
Azido folikoa 596.14 ug
Gatza (Sodioa) 1557.53 mg
Azukreak 60.34 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.