Ogia
Ogia oinarrizko alimentua da, merke samarra da eta Europako, Ekialde Ertaineko, Indiako, Ameriketako eta Ozeaniako dieta tradizionaletan aurki dezakegu.
Gehienbat zereal-irinez, gatzez eta urez eginiko masa bat labean sartuta prestatzen da ogia. Nahasketari gehienetan legamiak gehitzen zaizkio masa fermentatu, harrotu, eta samurragoa egon dadin.
Oro har, ogia egiterako orduan gehien erabili ohi den zereala gari-irina izaten da, hala ere, zekalea, artoa eta arroza ere erabiltzen dira. Ogi mota asko daude eta horietako batzuk bestelako osagai batzuk ere izan ditzakete, hala nola, askotariko gantzak (txerri- edota behi-hirugiharra, gurina, oliba-olioa), arrautzak, azukrea, espeziak, fruituak, fruitu-lehorrak (mahaspasak, esaterako), barazkiak (tipula, adibidez) edota hazi mota desberdinak.
Legamiak masaren fermentazioa eragiten du labean sartu baino lehen eta irin-masa hezearen barnean geratzen diren karbono dioxido (CO2) burbuila txiki batzuk sorrarazten ditu, ogia haztea eragiten dutenak eta samurtasuna ematen diotenak.
Legamiarik gabe egiten den ogiari ogi airisa deritzo eta legamia falta dela eta ez du ogi “puztuen” samurtasuna edukitzen. Ziurrenik, antzina, ogia sortzeko modu primitiboenetan ez zuten legamiarik erabiltzen. Irina zakarki txikitutako aleekin egiten zuten eta, ondoren, aleak urarekin nahastu eta masa eguzkitan lehortzen uzten zuten edota su baten azken sugarretan. Existizen diren ogirik zaharrenak ziur asko kultura askotan oso ospetsu diren ogi zapalak dira. Ogiaren beste aldaera bat gailetak eta pastelak dira, azukredun masa desberdinak dituztenak. Azken horiek, ziurrenik. okinen ezagutzatik sortu ziren, eramangarriagoak eta elikagarriagoak ziren ogiak asmatzeko beharra sortu zenean.
Masak forma asko eduki ditzake, formok molde eta masa egiteko teknika desberdinekin sor daitezke. Hala, forma desberdineko ogiak aurki ditzakegu: barrak, txirikordak, uztaiak, eta abar.
-
Plater mota
- Garagardoak
- Ogia eta opilgintza
- Otartekoak eta andwichak
- Itsaskiena
- Azkenburukoa
- Koktelak
- Izozkiak eta Sorbeteak
- Pastak
- Pizzak, enpanada
- Gosariak eta brunch
- Okelak
- Plater bakarra
- Gozokiak
- Pintxoak
- Zopak eta Kremak
- Hanburgesak
- Entsaladak
- Kafeak, txokolateak eta infusioak
- Zukuak, irabiatuak eta freskagarriak
- Hegaztiak
- Lekaleak
- Arraina
- Arrozak
- Arrautzak
- Enpanadak
- Gaztaiak
- Likore
- Aperitiboak eta kanapeak
- Harvard platerra
- Berdurak eta barazkiak
- Tenperatura
-
Sukaldaritza mota
- Sukaldaritza peruarra
- Sukaldaritza europarra
- Arabiar sukaldaritza
- Bostgarren gama sukaldaritza
- Sukaldaritza amerikarra
- Sukaldaritza mexikarra
- Entomofagia (intsektuak)
- Hego Amerikako sukaldaritza
- Glutenik gabeko sukaldaritza
- Sukaldaritza asiarra
- Euskal sukaldaritza
- Sukaldaritza italiarra
- Sukaldaritza frantsesa
- Sukaldaritza beganoa
- Osagarriak
- Kontserbatzeko teknika
- Sasoiko platerrak
-
- Arrainak
- Arrainen ebakerak
- Arrautzak eta eratorriak
- Barazkiak, frutak, tuberkuluak eta algak
- Barazkien ebakerak
- Belar usaintsuak
- Edariak
- Errailak
- Esnea, esne-gaina eta esnekiak
- Fruitu lehorrak
- Haragiak
- Haragien ebakerak
- Haragi-produktuak, gazituak, ontzutuak eta fianbreak
- Hegaztiak
- Intsektuak
- Itsaskiak
- Koipe jangarriak eta ozpinak
- Kontserbak, ozpinetakoak eta eskabetxeak
- Lekaleak
- Lumadun ehizakia
- Ongailuak, espezieak eta gehigarriak
- Pastak, arrozak, irinak eta eratorriak
- Pastelgintza- eta okintza-produktuak
- Perretxikoak
- Sukaldeko eta gozotegiko materiala
- Sukaldeko eta gozotegiko teknikak
- Ugaztun ehizakia
- zerbitzuko materiala
- Zerbitzuko teknikak
- Zerealak