Laranjondo gozoaren fruitua da laranja; Errutazeoen familiako Citrus generoko zuhaitza da laranjondoa. Familia honetan 1.600 espezie baino gehiago daude. Citrus generoa da familiako garrantzitsuena, eta 20 bat espezie ditu: jateko fruituak dira denak, oso aberatsak C bitaminan, flabonoideetan eta esentzia-olioetan. Fruituei hesperide esaten zaie, eta beren mamia zukuz betetako besikula ugariz osatuta dago.

Laranjondo gozoa (Citrus generoko espezie garrantzitsuena) da zitrikoen artean gehien lantzen dena . Espezie horrez gain, beste batzuk ere lantzen dira, hala nola: mandarinondoak, limoiondoak, arabisagarrondoak, limondoak eta kumquat-ak. Laranjondo gozoa ez da garratzarekin nahasi behar (Citrus aurantium L.). Garratza antzinatik hazten da zuhaitz apaingarri gisa eta haien fruituetatik usain gozoak lortzeko.

Nutrizio-informazioa (0.1 kg)
Zuntza 2.0 g
Gantz azido aseak 0.0 g
Gantz azido monoasegabeak 0.0 g
Gantz azido poliasegabeak 0.0 g
Kolesterola 0.0 mg
Kaltzioa 36.0 mg
Burdina 0.3 mg
Zinka 0.18 mg
A bitamina 40.0 ug
C bitamina 50.0 g
Azido folikoa 37.0 ug
Gatza (Sodioa) 3.0 mg
Azukreak 8.6 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.
Errezetak