Baratxuri zuria mango-gnocchiekin eta txangurruarekin

120 min
Tenperatura: Hotza
Alergenoak
Glutena
Glutena
Fruitu oskoldunak
Fruitu oskoldunak
Sulfitoak
Sulfitoak
Krustazeo
Krustazeo
Osagaiak 5 anoentzat
Osagaiak ano/unitate -arentzat
Txangurrua 1.25 kg
Jerez-ozpina 0.038 l
Gatz fina 0.001 g
Mangoa 0.625 kg
Txakolina 0.063 l
Kuzu 37.5 g
Ganba arrosa izoztua 0.125 kg
Laranjak 0.063 kg
Gatz fina 1.25 g
Elaborazioa

Baratxuri zuriarentzat:

  • Jarri bezperatik arbendolak uretan beratzen, eta sartu hozkailuan.
  • Kendu kimua baratxuriari eta birrindu ogi-apurrarekin eta arbendol xukatuekin batera, eta beratzen edukitako ura gorde gerorako.
  • Hori egin ondoren, bota jerez-ozpina zurrusta fin-fina eta oliba-olioa, emultsiona dadin.
  • Erantsi beratzen eduki eta gero izoztutako ura, irabiatzeari utzi gabe.
  • Jarri puntuan, eta gorde hozkailuan.

Txangurruarentzat:

  • Txangurrua hilda badago, ingeles erara egosi, Irakinaldia berriz hasten denean, kilogramo bakoitzeko hamabost bat minutu irakiten utzi.
  • Egosi ondoren, ur hotzetan eta izotzekin freskatu.
  • Bizirik badago, ur epeletan egosi, edo bestela, hil egosi baino lehen, ahoan ozpina botaz.
  • Bi kasuetan, hankak kendu ondoren izan ditzakeen zuloak, ogi-mamiarekin estaltzea gomendatzen da.
  • Behin freskatuta, ireki haragia eta hezurrak bereiziz, eta saiatu hankak osorik ateratzen.

Mango-gnocchientzat:

  • Zuritu mangoak, birrindu eta bahetu mamia.
  • Disolbatu kuzu-a txakolinetan eta hori erantsi kilo erdi bat mango-mamiari.
  • Aurreko nahastura su txikian irakinarazi, gomazko espatula batekin irabiatuz eta eragiteari utzi gabe, 10-15 minutu, gutxi gorabehera.
  • Nahastura prest egongo da kazoaren paretetatik banatzen denean.
  • Ondoren, sartu mahuka batean, eta joan gnocchiak ateratzen ur eta izotz-puskez betetako ontzi batean.
  • Utzi gnocchiei gorpuzten eta, behin gorpuztuta, atera uretatik. Gorde hozkailuan plaka busti baten gainean.

Ganba-olioarentzat:

  • Salteatu ganbak olio pixka batekin eta gehitu gatza.
  • Ondoren bota ekilore-olioa, laranja-azalak eta anis txinatarra, eta utzi tenperatura epelean dagoen plantxaren gainean, olioak bere aroma har dezan.
  • Iragazi eta gorde geroko.

MUNTAIA

  • Bota baratxuri zuri pixka bat plater sakon batera.
  • Ipini erdian txangurru-haragia, eta horren inguruan mango-gnocchiak.
  • Bota gainetik ganba-olio zurrustatxo bat eta apaindu apoperrexil-hosto batekin.
  • Zerbitzatu pitxerrean soberan gelditu zaigun baratxuri zuriarekin batera.
Nutrizio-informazioa (1 anoa)
Zuntza 20.33 g
Gantz azido aseak 15.94 g
Gantz azido monoasegabeak 76.88 g
Gantz azido poliasegabeak 44.15 g
Kolesterola 300.19 mg
Kaltzioa 469.18 mg
Burdina 9.69 mg
Zinka 16.12 mg
A bitamina 7.25 ug
C bitamina 52.72 g
Azido folikoa 221.55 ug
Gatza (Sodioa) 1274.72 mg
Azukreak 22.78 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.