Citrus limon, limoiondoa, hosto iraunkorreko fruta-arbola da.

Limoia du fruitua, zapore garratzeko fruta jangarria da, oso lurrintsua. Elikadurarako erabiltzen da batez ere.

C bitamina kopuru handia du, baita azido zitrikoarena ere.

Limoia asiarra da jatorriz: India ipar-ekialdeko Assam lurraldekoa eta Birmania eta Txina iparraldekoa. Europa mendebaldean ez zen limoia ereiten hasi harik eta arabiarrek Espainia konkistatu zuten arte. Orduan, laborantza mediterraneo isurialdera zabaldu zen, eta gaur egun asko biltzen da, klima epela dela eta, bai barruko kontsumorako bai esportatzeko.

Jatorri tropikala edo subtropikala duten beste fruta batzuen antzera, limoiak 10 eta 13 ºC bitarte eduki behar dira, %85-90 eko hezetasunean, fresko manten daitezen. Egoera horretan, 1 eta 6 hilabete bitarte iraun dezake bildu ondoren. Tenperatura hotzagoetan egoteak kalteak ekarri ahal dizkio eta baita ura galtzea ere.

Nutrizio-informazioa (0.1 kg)
Zuntza 1.0 g
Gantz azido aseak 0.0 g
Gantz azido monoasegabeak 0.0 g
Gantz azido poliasegabeak 0.0 g
Kolesterola 0.0 mg
Kaltzioa 12.0 mg
Burdina 0.4 mg
Zinka 0.12 mg
A bitamina 2.3 ug
C bitamina 50.0 g
Azido folikoa 7.0 ug
Gatza (Sodioa) 0.0 mg
Azukreak 9.0 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.
Errezetak