Kakaoa fruta tropikala da, eta bertatik dator txokolatea. Kakao-arbolatik ateratzen da. Zuhaitz bat izan arren, laborantzan, 2 – 3 m bitarteko garaierako zuhaixka itxura hartzen du. Zuhaixka hauek itzalean egon behar dute, eta horregatik, handiagoak diren beste zuhaitz batzuen azpian –zedroa, bukarea, mangondoa eta platanoa esate baterako– egoten dira.

Kakao-arbolak 10 – 15 fruitu bitartean izaten ditu, baina 20 ere izan ditzake.

Bi kakao mota daude: bata gorria, heltzen denean more bihurtzen dena; eta bestea berdea, heltzerakoan kolore horixka hartzen duena.

Kakaoa helduta dagoenean, zuhaitzetik moztu eta platano-hostoen gerizpean uzten da 3 eta 6 egun bitartean, hartzitu dadin. Hezetasuna izatea garrantzitsua da, baina ezin da euripean busti. Ondoren, lehortu dadin eguzkitan jartzen da beste 3-6 egunetan.

Aleak lehor daudenean, lehendabizi labean txigortu, ondoren zuritu, eta azkenik, birrintzen dira. Bukatzeko, txokolatea egiteko, azukrea eta esnea gehitzen zaizkio.

Nutrizio-informazioa (0.1 kg)
Zuntza 10.9 g
Gantz azido aseak 24.49 g
Gantz azido monoasegabeak 12.78 g
Gantz azido poliasegabeak 1.26 g
Kolesterola 3.0 mg
Kaltzioa 73.0 mg
Burdina 11.9 mg
Zinka 3.31 mg
A bitamina 0.0 ug
C bitamina 0.0 g
Azido folikoa 0.0 ug
Gatza (Sodioa) 0.0 mg
Azukreak 36.7 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.
Errezetak