Glas azukrea azukre mota bat da, hauts bihurtu arte birrindutakoa (kristaleko 0,15 mm baino gutxiagoko diametroa dute). %2 edo 3ko almidoi gehiagarria du. Gehigarri hau oso garrantzitsua da trinkotu ez dadin, higroskopizitate handia baitu azukre honek.

Izena frantseseko glace (/glas/ ahoskatzen da) hitzetik datorren galizismoa da, sukaldaritza frantsesean sucre glace (‘izotz azukrea’ euskaraz) adierazpena erabiltzen baita. Izan ere, azukre honek gozogintzako errezeta askori izotz itxurako akabera ematen die.

Gozogintzan erabiltzen da errezetan errazago nahasteko, edo postre edo gozoak estali eta apaintzeko. Testura oso fina izanagatik, glas azukrea postre batean hautsestatzeak azukre hori bera ahoan urtzea ahalbidetzen du, azukre arruntak ez bezala.

Nutrizio-informazioa (0.1 kg)
Zuntza 0.0 g
Gantz azido aseak 0.0 g
Gantz azido monoasegabeak 0.0 g
Gantz azido poliasegabeak 0.0 g
Kolesterola 0.0 mg
Kaltzioa 0.0 mg
Burdina 0.0 mg
Zinka 0.0 mg
A bitamina 0.0 ug
C bitamina 0.0 g
Azido folikoa 0.0 ug
Gatza (Sodioa) 0.0 mg
Azukreak 95.0 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.
Errezetak