Itsasapo a banda arrozekin

60 min
Plater mota: Arrainak, Arrozak, Itsaskienak
Alergenoak
Arraina
Arraina
Esnea
Esnea
Glutena
Glutena
Krustazeo
Krustazeo
Moluskuak
Moluskuak
Sulfitoak
Sulfitoak
Osagaiak 5 anoentzat
Osagaiak ano/unitate -arentzat
Baratxuria 2.0 ud
Tipula 0.25 kg
Porrua 2.0 ud
Azafraia 1.0 g
Fumeta 1.5 l
Zapoa 0.25 kg
Erdi-hazkuntzako almeja handiak 0.3 kg
Begihandia 0.2 kg
Otarrainxka 0.1 kg
Perrexila 3.0 g
Perrexil-olioa 0.125 l
Tipula 0.1 kg
Porruen atal berdea 1.0 ud
Perrexila 0.001 g
Arrain-hezurrak eta -buruak 0.4 kg
Ura 1.5 l
Elaborazioa

Fumeta prestatzeko:

  • Egin fumet ederra arrain-izpiekin eta itsaski-oskolekin.

Arroza prestatzzeko:

  • Sueztitu berakatza, kipula eta porrua brunoisean moztuta txipiroien ebakinak eta hegalekin (hauek ere brunoisean moztuta).
  • Gehitu arroza, perrexila etra azafraia.
  • Busti fumetarekin, jarri puntuan eta egosi arroza 10 minutu.
  • Eraitsi egozketa ebakitzeko eta erreserbatu (plaka batean zabalduz edota hutsean ontziratu anoaka).

Zapoa prestatzeko:

  • Garbitu zapoa eta moztu medailoietan.
  • Hutsean ontziratu medailoiak gatz-onduta aove, berakatza (brunoise) eta perrexeila xehetuarekin.
  • Egosi hutsean 10 minutuz 50ºC-tara.
  • Hotzitu eta erreserbatu.

Zapoaren pilpila prestatzeko:

  • Frijitu oliba olioa berakatzarekin. Utzi hozten.
  • Konfitatu oliotan zapoaren buruak, izpiak eta ebakinak.
  • Emultsionatu zapoaren pil-pil-a buruak, izpiak eta hegalekin, eta konfitatutako olioarekin.
  • Erreserbatu.

Behihaundi tagliateli-ak prestatzeko:

  • Garbitu begihaundiak.
  • Moztu 6-8 karratuetan (tamaina berdinekoak).
  • Pilatu karratuak, bata bestearen gainean, takoak eratuz.
  • Bildu takoak film-orriarekin eta hozkailuan sartu.
  • Izoztu ondoren, kendu plastikoa eta moztu fin-fin xafla batzuk (haragia mozteko makinan). Pasta xaflak lortuko ditugu tagliateli itxurakoak.
  • Ontziratu txopo-xaflak, gatz-ondu eta gehitu oliba olioa eta perrexila txikituarekin. Erreserbatu.

Otarrainxkak prestatzeko:

  • Zuritu otarrainxkak anoako (burua eta isatsaren azken zatia utziz).

Muxilak prestatzeko:

  • Garbitu muxilak ur hotzetan murgilduz gatzarekin.

Apaintzeko:

MUNTAIA

  • Jarri zartagin edo saute batean bi muxil anoako fumetarekin. Estali eta zabaldu.
  • Gehitu arroza, fumeta eta otarrainxka. Kuzinatu eraginez era otarrainxka apurtu gabe.
  • Jarri puntuan oliba olio zurrustada bat erantsiz.
  • Gorritu zapo-medaloia zartagin batean.
  • Plateratu arroza uztai batekin.
  • Jarri otarrainxka eta begihaundi-tagliateliak gainean.
  • Jarri muxilak eta zapo-medaloia arrozaren ondoan.
  • Estali zapoa pil-pilarekin.
  • Apaindu perrexeila xehetuarekin eta perrexila-olioarekin.
Nutrizio-informazioa (1 anoa)
Zuntza 37.3 g
Gantz azido aseak 18.14 g
Gantz azido monoasegabeak 77.97 g
Gantz azido poliasegabeak 14.72 g
Kolesterola 169.07 mg
Kaltzioa 1050.32 mg
Burdina 29.75 mg
Zinka 17.16 mg
A bitamina 1091.35 ug
C bitamina 269.02 g
Azido folikoa 980.19 ug
Gatza (Sodioa) 2633.34 mg
Azukreak 86.81 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.