120 min
Alergenoak
Arraina
Arraina
Arrautzak
Arrautzak
Esnea
Esnea
Fruitu oskoldunak
Fruitu oskoldunak
Glutena
Glutena
Sulfitoak
Sulfitoak
Ziapea
Ziapea
Osagaiak 5 anoentzat
Elaborazioa

 Arroza prestatzeko:

  • Egin hegazti hondo bat.
  • Egin barrengorri krema bat (txapelak erreserbatuz).
  • Sueztitu kipuleta brunoisean hirugiharrarekin eta barregorri txapelak laurdenetan moztuta. Gehitu arroza, sueztitu eta gehitu ardo zuria murrituz. Busti barrengorri kremarekin eta hegazti hondoarekin (behar den neurrian). Utzi egosten 12 minutuz.
  • Moztu arrozaren egosketa erretilu hotz batetara ateratzen. Sartu eransgailuan. Erreserbatu arroza hotz, egosketa bukatzeko zerbitzu momentuan.

Hornidurako brotxeta prestatzeko:

  • Konfitatu onddoak.
  • Egosi mihiak barazki eta espeziekin batera, presiozko eltze batean, 30 minutuz.
  • Zuritu bero dauden bitartean.
  • Xehetu kipula, piper berdea eta gorriak 1,5 zm-tako dadoetan. Galdarraztatu.
  • Egin brotxeta bat galdarraztatutako barazki karratuekin, onddoak dadoetan eta modu erregularrean moztutako mihiarekin.

Saltsa lagungarria prestatzeko:

  • Egin mahonesa lurrundua Dijon ziapearekin. Hornitu arrautza zuringo egosiarekin, perrexila, oliba beltzak, pepintxoekin eta antxoak oliotan.

Apaintzeko:

MUNTAIA

  • Bukatu arroza kuzinatzen, gehitu salda, barrengorri krema eta onddoak.
  • Sutatik atera, gehitu gazta parmesano xehetua eta AOVE zurrusta bat. Trinkotu eta jarri gatz puntuan.
  • Gorritu brotxeta plantxan.
  • Plateratu arroza uztai baten laguntzarekin.
  • Jarri brotxeta arroz tinbalari eutsiz.
  • Jarri mahonesa goilarakada hornitua brotxetaren ondoan.
  • Apaindu gazta kurruskaria arrozean iltzatuz. Jarri gainaldean azenario kurruskaria eta tipuleta.
  • Apaindu: pikilo emultsio lerroekin.
Nutrizio-informazioa (1 anoa)
Zuntza 23.31 g
Gantz azido aseak 17.17 g
Gantz azido monoasegabeak 29.29 g
Gantz azido poliasegabeak 6.72 g
Kolesterola 208.05 mg
Kaltzioa 1019.13 mg
Burdina 11.31 mg
Zinka 5.34 mg
A bitamina 1571.13 ug
C bitamina 168.98 g
Azido folikoa 521.39 ug
Gatza (Sodioa) 1092.11 mg
Azukreak 46.97 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.