Alergenoak
Esnea
Esnea
Sulfitoak
Sulfitoak

Idiazabal gazta Euskadin eta Nafarroan (Erronkari bailaran izan ezik) ekoizten da. Ardi latx eta karrantzarraren esnearekin prestatzen da. Gazta gantzatsua da, umotze prozesuak gutxienez 60 egun irauten du, 1 eta 3 kg-ko pisua du unitate bakoitzak, orea zapaltzen da eta ez da egosten.

Idiazabal gaztaren zaporea bizia da, “asetzen du”, orekatua, garbia eta trinkoa da, ardi-esne umotua nabaritzen da eta behar bezain beste umotu baldin bada, gatzagi naturalaren zaporea antzematen da.

Idiazabal gaztak usain bizia, sarkorra eta garbia izan behar du. Ez dira usain arraroak egon behar.

Gazta trinkoa da eta ez da oso malgua, eta pikorrak ez izan arren, mastekatzerakoan pikortsua dagoela pentsa daiteke.

Umotze prozesuak zenbat eta gehiago iraun, gaztak hezetasun gutxiago izango du eta, beraz, malgutasun gutxiago izango du eta testura hauskorragoa eta gogorragoa.

Nutrizio-informazioa (0.1 kg)
Zuntza 0.0 g
Gantz azido aseak 26.6 g
Gantz azido monoasegabeak 9.2 g
Gantz azido poliasegabeak 1.0 g
Kolesterola 90.0 mg
Kaltzioa 757.0 mg
Burdina 0.5 mg
Zinka 2.5 mg
A bitamina 437.0 ug
C bitamina 0.0 g
Azido folikoa 20.0 ug
Gatza (Sodioa) 443.0 mg
Azukreak 0.0 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.