Barazki naturalen menestra

120 min
Tenperatura: Beroa
Sukaldaritza mota: Euskal sukaldaritza
Denboraldiko hilabeteak: Martxoa, Apirila
Alergenoak:
arrautzak
arrautzak
glutena
glutena
Osagaiak 5 anoentzat
Osagaiak ano/unitate -arentzat
Orburua 0.5 kg
Babak 0.2 kg
Ilarrak 0.2 kg
Azalorea 0.2 kg
Azenarioak 0.2 kg
Gari-zainzuria 0.125 kg
Lekak 0.2 kg
Bruselazak 0.2 kg
Borraja 0.2 kg
Zerbak 0.3 kg
Brokolia 0.2 kg
Arbiak 0.2 kg
Patata 0.7 kg
Tipula 0.1 kg
Cherry tomatea 0.05 kg
Arrautzak 5.0 ud
Serrano urdaiazpikoa 0.2 kg
Tipula 0.033 kg
Azenarioak 0.017 kg
Porruen atal berdea 0.2 ud
Ura 0.5 l
Elaborazioa

Barazkiak prestatzeko:

  • Egosi ingeles erara barazki guztiak:
    • Orburuak moztu eta zuritu gabe. Behin egosita eta hotzak, kendu kanpoko azala eta laudenetan zatitu.
    • Babak eta ilarrak zuritu freskatu ondoren.
    • Azalorea eta brokolia moztu zatietan.
    • Azenarioa, patatak eta arbia torneatu.
    • Lekak txotxetan moztu.
    • Zainzuriak, gari-zainzuriak eta bruselazko azak osorik.
    • Borraja aurretik zuritu behar da.
  • Zerbei orri berdeak kentzen zaizkio eta zati zuria (orri-mamia) da erabiltzen dena. Egosi ingeles erara orri batzuekin klorofila martxan jartzeko oxidazioa ekiditeko.

Saltsa prestatzeko:

  • Egin hegazti hondo bat.
  • Txikitu berakatzaren zurtoinak eta kipula brunoisean, sueztitu eta utzi biguntzen,
  • Loditu irinarekin eta busti hondoarekon. Utzi saltsa egozten.
  • Jarri gatz puntuan.

Hornidurak prestatzeko:

  • Txikitu jamoi dadotxoak, salteatu eta gehitu koiperik gabeko saltsa.

Apaintzeko:

  • Jamoiari xerra finak atera, eta gorritu zartagin batean.
  • Arrautzeztatu eta frijitu aukeratutako barazki egosiak.

MUNTAIA

  • Berotu saltsa.
  • Sartu barazkiak saltsan eta berotu. Barazkiak labean berotu daitezke edo aparte saltseatu daitezke plateratzean.
  • Plateratu koloreak kontuan izanda (berdeak ez izatea): azenarioa, patata, etab.
  • Koroatu jamoi xerra batekin eta arrautzeztatutako barazkiekin.
Nutrizio-informazioa (1 anoa)
Zuntza 18.79 g
Gantz azido aseak 7.36 g
Gantz azido monoasegabeak 18.85 g
Gantz azido poliasegabeak 4.46 g
Kolesterola 257.78 mg
Kaltzioa 348.08 mg
Burdina 10.98 mg
Zinka 4.04 mg
A bitamina 964.28 ug
C bitamina 204.57 g
Azido folikoa 462.55 ug
Gatza (Sodioa) 754.01 mg
Azukreak 17.84 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.