Zainzuriak zainzuri-landarearen zurtoin gazte eta samurrak dira. Landare hori Liliazeoen familiakoa da, eta metro eta erdi neurtzera irits daiteke. Porruak eta tipulak ere, besteak beste, familia berekoak dira. Hala ere, zainzuriak ez dauka beren antzik, ezta zapore antzekorik ere. Familia honetako landare asko genero desberdinetakok dira, lur azpian erraboilak sortzen dituzte, eta guztiek olio esentzial sulfuratu asko dituzte, baita osasunarentzako onura asko ekarri ere.

Zainzuri zuria landareak hazten ari direnean eguzkiarekiko esposizioa saihestuz lortzen da.

Negutegietan landatzeari esker, urte osoan zehar aurki ditzakegu zainzuriak merkatuetan, nahiz eta garairik onena apirila eta maiatza diren. Gainera, nekazaritzako elikagaien industriak kontserbako zainzuriaren produkzioa lantzen du, zeinak eskari handia duen mundu osoan.

Zainzuri freskoak erosterakoan, punta itxia eta trinkoa dutenak eta kolore-aldaketarik ez dutenak aukeratu behar dira. Orbanak, kolpeak edo ubeldurak dituztenak baztertu behar dira. Horrez gain, zurtoinaren ezkaten artean lurra dutenak ez erostea gomendatzen da; izan ere, garbiketa lan handia eskatzen dute, eta horrela mantenugaiak galtzen dira. Zainzuri estuak ez dira beti lodiak baino suabeagoak. Biek ala biek dute zapore zapore bikaina.

Zainzuri freskoak modu egokian mantentzeko, eta, horrela, horiek mantenugaiak ez galtzeko, trapu heze batean bildu behar dira, eta hozkailuan eduki hiru astez gehienez. Plastikozko poltsa batean sartzen badira, bi edo hiru egun bakarrik irauten dute. Denbora pasatu ahala, gogortu egiten dira; beraz, zenbat eta lehenago jan, orduan eta hobeto.
Zainzuriak izoztu daitezke, baina desizoztean tinkotasuna galtzen dute.

Nutrizio-informazioa (0.1 kg)
Zuntza 1.5 g
Gantz azido aseak 0.0 g
Gantz azido monoasegabeak 0.0 g
Gantz azido poliasegabeak 0.0 g
Kolesterola 0.0 mg
Kaltzioa 22.0 mg
Burdina 1.1 mg
Zinka 0.3 mg
A bitamina 0.0 ug
C bitamina 26.0 g
Azido folikoa 30.0 ug
Gatza (Sodioa) 0.0 mg
Azukreak 1.9 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.