Labelburger-a texturetan eginiko patatarekin

120 min
Plater mota: Hanburgesak, Okelak
Tenperatura: Beroa
Alergenoak
Arraina
Arraina
Arrautzak
Arrautzak
Esnea
Esnea
Fruitu oskoldunak
Fruitu oskoldunak
Glutena
Glutena
Soja
Soja
Sulfitoak
Sulfitoak
Ziapea
Ziapea
Osagaiak 5 anoentzat
Osagaiak ano/unitate -arentzat
Txahal-zangarra 0.625 kg
Urdai freskoa 0.063 kg
Ziapea 6.25 g
Soja-saltsa 0.013 l
Zuringoak 1.25 ud
Ogi arraspatua 0.013 kg
Gatz fina 6.25 g
Piperbeltz zuria, ehoa 0.006 g
Patata 0.438 kg
Idiazabal gazta 0.038 kg
Tipula 0.125 kg
Azenarioa 0.125 kg
Porrua 1.25 ud
Tomate udarekara 0.125 kg
Erramua 1.25 g
Ezkai 1.563 g
Oregano freskoa 0.001 g
Goma-xantana 3.75 g
Patata 0.5 kg
Gurina 0.075 kg
Moldeko ogia 0.125 ud
Idiazabal gazta 0.05 kg
Gurina 0.075 kg
Baratxuria 1.25 ud
Errukula 50.0 g
Pinazi zurituak 0.063 kg
Idiazabal gazta 0.038 kg
Sakura Mix kimuak 0.013 kg
Ura 0.25 l
Hezurrak 0.075 kg
Tipula 0.025 kg
Azenarioa 0.013 kg
Porruen atal berdea 0.125 ud
Elaborazioa

Zangarraren zukua egiteko (saltsa):

  • Zangarra gantzaz zuritu, tendoiak kendu eta haragizko puntak eta soberak erreserbatu.
  • Marmita bero batean, soberan gelditu zaizkigun haragiaren puntak oliba olioarekin salteatu.
  • Barazkiak gehitu, guztia ondo sueztitu eta hondo zuriarekin busti. Bouquet garni-a gehitu eta egosten utzi, gutxienez ordu bat eta erdi.
  • Iragazi, hurritzen utzi, gatz-puntuan ipini eta xantana-gomaz loditu.

Patata-fluidoa egiteko:

  • Patatan osorik egosi, zuritu eta thermomixean sartu.
  • Hondoa, olioa eta gazta gehitu; ongi xehetu guztia.
  • Nahasketa sauté batean bota, berotu eta aurretiaz ur hotzetan hidratatutako arrain-isatsak erantsi.
  • Guztia ondo nahastu, film-paperaz estalitako molde batean ipini eta eraiskailuan sartu, izoztu arte.
  • Atera eta forma borobilean moztu (pastillak) hanburguesaren forma baino txikiagoa emanez.

Hanburgesarentzako:

  • Olibak hezurgabetu. Zangarrari gantza kendu, tendoiak kendu, zati txikitan moztu eta haragi pikatzailean txikitu urdaia eta antxoekin batera; 
  • Haragi xehetuari gehitu arrautzaren zuringoa, ogi birrindua, ziapea eta soja-saltsa. Ondo nahastu.
  • Aro batean hanburgesaren oinarria egin haragi xehetuarekin.
  • Patata-fluido izoztutako pastilla bat ipini gainean eta haragi xehetuaren nahasketa berarekin estali, ertzak ongi itxiz, patata-fluidoa kozinatzerakoan atera ez dadin. Hozgailuan gorde egin arte.

Patata purearentzako:

  • Patatak osorik egosi, zuritu, hagazka batekin birrindu, gurina, gatza eta piperrauts zuria gehitu.

Chip patatentzako:

  • Patata xafla oso finetan moztu zakote-ebakitzailean; olio berotan frijitu, paper-xukatzailera atera eta gatz-puntuan ipini.

Belar-finen kurruskariarentzako.

  • Thermomixean birrindutako moldeko ogia, Idiazabal gazta, gurina, baratxuri birrindua, ezkaia, oreganoa, gatza eta piperrauts zuriarekin nahastu, ore bat lortu arte.
  • Labeko bi paperen artean zabaldu, 2mm inguruko lodieraz eta izoztu.

Rukula-pestoa

  • Thermomixean rukula, pinazi txigortuak, baratxuri ale bat eta ur pixkat birrindu, ore homogeneo eta emoltsionatu bat lortu arte.
  • Oliba olioa gehitu eta emultsionatu  etengabe.
  • Gazta birrindua gehitu eta homogeneizatu.
  • Gatz puntuan ipini eta biberoi batera eraman.

Apaingarrirako:

  • Rucula eta hazi batzuk sailkatu. 
  • Ura eta izotzan sartu hostoak minutu batzuk.
  • Atera eta ondo lehortu.

MUNTAIA

  • Bi aldetatik gorritu hamburguesa zartagin baten olio pittin batekin.
  • Belar-finen kurruxkariaren diskoa ipini hamburguesasren gainean.
  • Labean amaitu hamburguesaren egosketa 180 ºC-tan.
  • Salamandran hamburguesa gainerre.
  • Platerrean saltsarekin malko bat egin. Rucula-pesto biberoiarekin puntu batzuk ipini platerrean.
  • Hamburguesa saltsaren gainean ipini eta horren gainean patata purea.
  • Patata purearen gainean txip batzuk iltzatuta et tartean rucula hosto batzuk.
  • Platerra apaindu rucula eta hazi batzuekin.
Nutrizio-informazioa (1 anoa)
Zuntza 22.3 g
Gantz azido aseak 52.86 g
Gantz azido monoasegabeak 54.12 g
Gantz azido poliasegabeak 43.4 g
Kolesterola 225.0 mg
Kaltzioa 858.74 mg
Burdina 18.86 mg
Zinka 11.61 mg
A bitamina 1482.0 ug
C bitamina 155.47 g
Azido folikoa 561.22 ug
Gatza (Sodioa) 53871.15 mg
Azukreak 45.67 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.