Kategoria Arrainak
Alergenoak
Arraina
Arraina

Izokin-barietate asko daude, baina guri gehien interesatzen zaiguna Atlantikoko izokina (salmo salar) da. Torpedo-itxurako arraina da, buru txikia du gorputzaren aldean, eta hortz indartsu, koniko eta zorrotzak, barailaren aurre-aurrean. Baraila arrei okertu egiten zaie araldian daudenean. Azala urdin-grisaxka du, ezkata txikiz estalia, tartekatutako zetaka ilunekin batez ere albo-lerrotik gora. Haragi arrosakara du, kolore biziagokoa krustazeoak jaten dituenean. Irits daiteke 1,5 m eta 36 kilotaraino. Arrain urdina da, ur gezakoa edo ur gazikoa.

Nutrizio-informazioa (0.1 kg)
Zuntza 0.0 g
Gantz azido aseak 2.16 g
Gantz azido monoasegabeak 5.43 g
Gantz azido poliasegabeak 1.9 g
Kolesterola 50.0 mg
Kaltzioa 27.0 mg
Burdina 0.7 mg
Zinka 0.8 mg
A bitamina 13.0 ug
C bitamina 0.0 g
Azido folikoa 26.0 ug
Gatza (Sodioa) 98.0 mg
Azukreak 0.0 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.
Errezetak