Baserriko oilaskoren paparra idiazabal gaztaz barr

120 min
Plater mota: Hegaztiak
Sukaldaritza mota: Euskal sukaldaritza
Denboraldiko hilabeteak: Urte osoa
Alergenoak:
arrautzak
arrautzak
esnea
esnea
soja
soja
sulfitoak
sulfitoak
Osagaiak 5 anoentzat
Osagaiak ano/unitate -arentzat
Zuku loditua 0.5 l
Golden sagar ertaina 0.3 kg
Gurina 0.03 kg
Okin-patata 5.0 ud
Tipula 0.1 kg
Patata 0.025 kg
Perrexila 15.0 g
Hegazti-karkasa 0.075 kg
Tipula 0.025 kg
Azenarioak 0.025 kg
Porruen atal berdea 0.125 ud
Ardo beltza 0.025 l
Ura 0.5 l
Patata 0.6 kg
Oleiko askoko olioa 0.05 l
Tipula 0.4 kg
Gatz fina 3.75 g
Margarina 0.015 kg
Elaborazioa

Oilaskoren paparrarako

  • Oilaskoaren paparrak aterako ditugu, xerrak osorik banatu barik.
  • koipea emandako aluminio-paper baten gainean zabalduko dugu paparra eta ontze bat emango diogu.
  • Paparraren gainean hirugiarraren xerra fin bat jarriko dugu. Horren gainean sagar eta Idiazabal-gazta xafla batzuk jarriko ditugu.
  • Horrekin guztiarekin tutu bat egingo dugu eta laberatuko dugu 180ºtan  15 minutu bitartez.
  • Abatidorean jarriko ditugu tutuak hoztu arte. Aluminio-papera kenduko dugu eta ateratako zukuak aprobetzatuko ditugu.

Saltsetarako:

  • Zuku ligatua egingo dugu sortutatko zukuekin eta cavarekin.
  • Idiazabal-gazteren saltsa bat egingo dugu.

Hornidurarako:

  • Sagarrak errako ditugu gurina eta azukrea pixka batekin.
  • Sagar erreak, azal eta guzti, termomixean gurinarekin birrinduko ditugu.
  • Tipula sueztitu, artoa eta patata egosiak gehitu, bustitu hegazti-hondoarekin, egosi eta birrindu egingo dugu. Oso sendo geratu behar du emaitza.
  • Patatak okin erara egingo ditugu.
  • Uztai baten laguntzarekin, patata oinarri eta egindako purea gainetik, pastel moduko bat egingo dugu.

Apaingarrirako:

  • Karamelu gorri bat egingo dugu eta piper pikillo birrinduekin nahastuko dugu. Hura egosi nahi dugun puntua lortu arte.
  • Perrexil hostoak frijituko ditugu.

MUNTAIA ETA ZERBITZUA

  • Paparreren tutuak anoatuko ditugu.
  • Gorrituko ditugu paparrak zartagin baten.
  • Sagarraren konpota berotuko dugu.
  • Labean berotuko dugu pastela.
  • Zuku ligatua, konpota eta pastela plateratuko ditugu.
  • Paparra zuku ligatuaren gainean ipiniko dugu eta Idiazabal-gaztaren saltsarekin estaliko dugu.
  • Apaingrri gisa, pikilloaren karamelua eta perrexil hosto frijitua jarriko dugu platerean.

 

Nutrizio-informazioa (1 anoa)
Zuntza 10.61 g
Gantz azido aseak 15.27 g
Gantz azido monoasegabeak 19.7 g
Gantz azido poliasegabeak 6.48 g
Kolesterola 157.91 mg
Kaltzioa 405.26 mg
Burdina 6.62 mg
Zinka 3.01 mg
A bitamina 380.22 ug
C bitamina 84.59 g
Azido folikoa 183.04 ug
Gatza (Sodioa) 1171.82 mg
Azukreak 48.17 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.