Otarrainskarekin eta foierekin eginiko neguko bara

45 min
Tenperatura: Epela
Alergenoak
Glutena
Glutena
Krustazeo
Krustazeo
Sulfitoak
Sulfitoak
Osagaiak 5 anoentzat
Osagaiak ano/unitate -arentzat
Ahate-gibela 0.25 kg
Otarrainxka 0.25 kg
Azalorea 0.15 kg
Brokolia 0.15 kg
Baba 0.15 kg
Azenarioa 0.15 kg
Orburua 0.5 kg
Kuiatxoa 0.15 kg
Alberjinia 0.15 kg
Tipulatxa 0.2 kg
Gatz fina 5.0 g
kafe-saltsa 0.1 l
Tipula 0.15 kg
Azenarioa 0.075 kg
Porruen atal berdea 0.225 ud
Perrexila 0.001 g
Ura 0.75 l
Azukrea 0.06 kg
Ura 0.125 l
Kafe disolbagarria, zorroa 1.0 ud
Elaborazioa

Hondo zuria edo barazki hondoa egiteko.

Barazkientzat:

  • Egosi  azalorea, brokolia, babak, berakatz samurrak ingeles erara banatuta. Galdarraztatu azenarioa xafla finetan moztuta.
  • Egosi orburuak salda zurian. Hozten utzi saldan bertan eta moztu 6 zatitan.
  • Moztu kuiatxoa eta alberjiniak xafla finetan, purgatu alberjiniak gatzarekin eta erre plantxan.

Ontzeko:

  • Moztu tipulatxa brunoisean eta sueztitu.

Otarrainxkentzat: zuritu (isatsak utzi daitezke).

Foie grasarentzat:

  • Garbitu kanpoaldeko azala eta kolpeak baldin baditu. Gorde hozkailuan erabili arte.

Kafe saltsarentzat.

MUNTAIA

  • Moztu foie laban bero batekin (anoako 50 g.).
  • Salteatu otarrainxkak txalotarekin, gehitu barazkiak eta salteatzen jarraitu. Lotu irinarekin eta buzti. Egosten utzi minutu bat, jarri gatz puntuan eta erreserbatu.
  • Jarri beste zartagin bat berotzen foierentzat. Bero dagoenean eta sutatik kanpo, salteatu foie (anoako 2 foie zati). Atera paper xurgatzaile batera eta margoztu kafe saltsarekin.
  • Jarri barazkiak uztai baten laguntzarekin eta jarri gainean foie.
  • Bota Maldon gatza foieren gainera.
  • Apaindu kafe saltsarekin platera (egin zirkulu bat platerean).
Nutrizio-informazioa (1 anoa)
Zuntza 15.35 g
Gantz azido aseak 10.41 g
Gantz azido monoasegabeak 38.05 g
Gantz azido poliasegabeak 5.78 g
Kolesterola 227.7 mg
Kaltzioa 356.77 mg
Burdina 9.37 mg
Zinka 4.31 mg
A bitamina 4974.05 ug
C bitamina 104.4 g
Azido folikoa 222.6 ug
Gatza (Sodioa) 772.85 mg
Azukreak 31.07 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.