Sushia egiteko arrosa (sumeshi)

60 min
Plater mota: Arrozak
Sukaldaritza mota: Sukaldaritza asiarra
Alergenoak
Sulfitoak
Sulfitoak
Osagaiak 5 anoentzat
Osagaiak ano/unitate -arentzat
Arroz para sushi 0.25 kg
Arroz-ozpina 0.033 l
Azukrea 0.013 kg
Gatz fina 5.0 g
Ura 0.25 l
Elaborazioa
  • Lehenbizi, jarri arroza ontzi batean ur hotzarekin estalita, eragin almidoia ateratzeko ura zuritu arte eta ura aldatu. Operazio hau 8 bat aldiz errepikatu beharko da arrozak fekula guztia galdu arte, hots, ura garbi atera arte.
  • Arroza iragazi eta jarri kazola batean ur hotzarekin, kantitate berdinetan. Garrantzitsua da egosketa prozesu guztian lapikoa estalita mantentzea (lapiko elektriko bereziak ere badaude zeregin honetarako)  
  • Irakin su bizian 2 minutuz eta beste 13 minutuz su motelean, beti ere tapatuta.15 minutuko egosketa igaro ondoren, tapa kendu gabe, utzi beste 10 minutuz jalkitzen.
  • Arrozaren ongailua prestatzeko (sushi-zu),  berotu arroz-ozpina (5 zati) irakin gabe eta bertan gatza (zati bat) eta azukrea (zati 2) nahastu. Utzi hozten.
  • Behin arroza jalkita, baina oraindik bero, zedrozko ontzi (hangiri) batean jarri eta bota ongailua gainetik haizea emanez hoztu dadin. Ezin da abatidorean sartu, ezta hozkailuan ere. Arroza prest dago gorputzaren tenperaturara heltzen denean.
  • Azkenik arroza trapu heze batekin estali eta utzi jalkitzen giro-tenperaturan.
Nutrizio-informazioa (1 anoa)
Zuntza 0.0 g
Gantz azido aseak 0.07 g
Gantz azido monoasegabeak 0.08 g
Gantz azido poliasegabeak 0.07 g
Kolesterola 0.0 mg
Kaltzioa 1.32 mg
Burdina 0.03 mg
Zinka 0.01 mg
A bitamina 0.0 ug
C bitamina 0.0 g
Azido folikoa 0.0 ug
Gatza (Sodioa) 389.8 mg
Azukreak 2.51 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.
Errezetak