Musazeoen familiakoa da, eta talde berean sartzen dira baita banana jangarri gordinak (Musa cavendishii), bananito edo banana txikiak (Musa x paradisiaca) eta banana arrak edo egostekoak (Musa paradisiaca) ere.
Bananak Asia hegoaldean du jatorria, eta Mediterraneo inguruan k.o. 650. urteaz geroztik da ezaguna. XV.mendean iritsi zen Kanariar Uharteetara, eta bertatik Ameriketara garraiatu zuten 1516an. Laborantza komertziala Kanarietan hasi zen, XIX. mende bukaera eta XX. mende hasiera bitarte.

Karbohidrato kopuruagatik da nabarmen, beraz, balio kalorikoa ere nahiko altua du. Nutriente azpimarragarrienak potasioa, magnesioa, azido folikoa eta sustantzia idorgarriak dira; fibra ekarpena ere altua da, frutu-oligosakarikoen taldekoa.

Fruta gozo eta nutritibo hau urte osoan zehar aurki dezakegu merkatuan. Ukigabe behar dute egon, kolperik edo beltzunerik gabe.

Gordinik jateko bananetan eta bananitoetan azalaren koloreak heldutasun maila adierazten du. Oso bigunak diren horiek alde batera uztea komenigarria da. Orban eta puntu beltz edo marroiek ez dute frutaren kalitatea okertzen.

Fruta honek ez du kontserbaziorako baldintza berezirik behar, eta nahikoa da leku fresko, lehor eta eguzkiaren argitik babestuta dagoen batean gordetzea. Hozkailuan gordez gero, bananaren azala belztu egiten da, eta beraz kanpoko itxura aldatu, baina horrek ez du frutaren kalitate nutritiboan eraginik. Azala iluntzea ekidin daiteke egunkari paperean bilduz gero.

Bananak izoztu ere egin daitezke, eta bi hilabetez kontserbatzen dira. Bananitoak, halaber, hobeto mantentzen dira sortan banaka baino, eta behin heldu direnean, ahalik eta lasterren kontsumitzea komeni da.

Nutrizio-informazioa (0.1 kg)
Zuntza 3.4 g
Gantz azido aseak 0.11 g
Gantz azido monoasegabeak 0.04 g
Gantz azido poliasegabeak 0.09 g
Kolesterola 0.0 mg
Kaltzioa 9.0 mg
Burdina 0.6 mg
Zinka 0.23 mg
A bitamina 18.0 ug
C bitamina 10.0 g
Azido folikoa 22.0 ug
Gatza (Sodioa) 1.0 mg
Azukreak 16.9 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.