Cynara scolymus, orburua edota alkatxofa, Asteraceae familiako Cynara generoko belarki-landarea da. Klima epeletako elikagaia da eta antzinatik landatzen da.
Orburu freskoen denboraldia udazkenetik udaberrira izaten da.

Kalitate gehien duten orburuak bere neurriarekin alderatuz pisu gehien dutenak dira, eta hostoak estu dituztenak. Orburua belarrira gerturatu eta eskuekin estutzean karraska soinu bat entzuten badugu, orburua fresko dagoela esan nahi du.

Merkatuan freskoa, izoztua eta kontserban aurkitu dezakegu, osorik edo zatituta.

Urez gain, orburuak gehienbat karbohidratoz osatuta dago (100 gramotik 2,9 gramo), bereziki inulina eta zuntza. Elikagaietako karbohidrato ohikoena da inulina. Sustantzia hori organismoan metabolizatu eta fruktosa unitateak sortzen ditu, gorputzak intsulinaren beharrik gabe asimilatu dezakeen azukrea. Hala, orburua diabetes gaixotasuna dutenen dietaren parte izan daiteke.

Zuntzean aberatsa denez, asetasun sentsazioa ematen du eta heste-iragapenean lagungarria denez, idorreria hobetu edo ekidin dezake.
Gehien bat ondorengo mineral hauek ditu: sodioa, potasioa, fosforoa eta kaltzioa. Bitaminei dagokienez, B1 eta B3 bitaminak ditu nagusiki, eta kantitate gutxiagoan baita C bitamina ere. Nolanahi ere, orburuaren ezaugarrien artean gehien nabarmentzen dena zinarina da, izan ere, orburuak zinarina kantitate gehiegi eduki ez arren, sustantzia horren onura fisiologikoak izugarriak dira.

Zinarina efektu koleretikoa eta diuretikoa duen sustantzia azidoa da. Gainera, kolesterolaren eta bestelako lipidoen sintesi endogenoa ekiditen du eta kolesterolaren bilis-iraizpena gehitzen du.

Orburuaren esterolek hesteak kolesterol gutxiago xurgatzea eragiten du.

Orburuaren zuntz kantitate izugarria dela-eta flatulentziak sorrarazi ditzake, gehienbat digestio pisutsuak eta haizeak edukitzen dituztenei.

Nutrizio-informazioa (0.1 kg)
Zuntza 5.4 g
Gantz azido aseak 0.02 g
Gantz azido monoasegabeak 0.01 g
Gantz azido poliasegabeak 0.05 g
Kolesterola 0.0 mg
Kaltzioa 45.0 mg
Burdina 1.5 mg
Zinka 0.1 mg
A bitamina 8.0 ug
C bitamina 9.0 g
Azido folikoa 13.0 ug
Gatza (Sodioa) 100.0 mg
Azukreak 1.3 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.
Errezetak