Barazkien meta patata eta barrengorriekin

75 min
Plater mota: Berdurak eta barazkiak
Tenperatura: Beroa, Epela
Sukaldaritza mota: Sukaldaritza beganoa
Alergenoak
Esnea
Esnea
Glutena
Glutena
Sulfitoak
Sulfitoak
Elaborazioa

 Errezeta hau egiteko hurrengo elaborazioak beharrezkoak dira:

Barazkien meta egiteko:

  • Ebaki patata panadera gisa C-3 hortzarekin.
  • Txikitu baratxuria brunoisean, txikitu julianan tipula eta porrua ilargi-erditan. 
  • Xerratu barrengorriak
  • Ebaki. piper gorria eta azenarioa dadotan.
  • Porru-uztai batzuk ere prestatu apaintzeko.
  • Prestatu barazki hondoa.
  • Prestatu tomate-saltsa bat.
  • Prestatu barrengorri-krema.
  • Jarri sueztitzen tipula baratxuriarekin batera, bota porrua, eta sueztituta daudenean, bota piper gorria, eta gero barrengorriak, bigunak ditugunean, ordena horretan.
  • Prestaketan denbora gutxiago igarotzeko, kantitate handia egiten bada, piperra baratxuriarekin batera presta daiteke eta ondoren gehitu sueztitutako gainerako barazkiei gogortasunaren araberako ordenan. Horrela, prestatzean ez da likido gehiegi sortuko*.
  • Egosi azenarioa eta freskatu.
  • Frijitu aurrez irineztatutako porru-uztaiak oliotan. Altxa tomate-saltsa. 

MUNTAIA

  • Jarri margarinarekin koipeztatutako plaketan patatak bata bestearen gainean eta bere oinarria estaliz. Sartu lurrunetan egosteko ontzian 15 minutuz, samurtu arte; bota gatza.
  • Loditu berdura guztiak barrengorri-kremarekin eta zabaldu sueztitutako patataren gainean, pastel bat balitz bezala. Hautseztatu gazta pixka batekin eta sartu labean 20 bat minutuz.
  • Zerbitzatu ogitartekotxoak plateretan jarrita, tomate-saltsarekin batera eta jarri horren gainean frijitutako porru-uztaiak.
Nutrizio-informazioa (1 anoa)
Zuntza 25.33 g
Gantz azido aseak 5.14 g
Gantz azido monoasegabeak 3.31 g
Gantz azido poliasegabeak 5.04 g
Kolesterola 21.46 mg
Kaltzioa 818.62 mg
Burdina 10.31 mg
Zinka 3.09 mg
A bitamina 1907.86 ug
C bitamina 239.03 g
Azido folikoa 502.31 ug
Gatza (Sodioa) 738.86 mg
Azukreak 48.28 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.