Oilasko-iztertxoak txakolinetan

120 min
Plater mota: Hegaztiak
Tenperatura: Beroa
Denboraldiko hilabeteak: Urte osoa
Alergenoak:
glutena
glutena
esnea
esnea
sulfitoak
sulfitoak
Osagaiak 5 anoentzat
Osagaiak ano/unitate -arentzat
Oilaskoa 2.143 kg
Gatz fina 14.286 g
Irin ahula 0.054 kg
Tipula 0.071 kg
Porrua 0.571 ud
Txakolina 0.143 l
Hegazti hondoa 0.857 l
Ura 0.571 l
Ardo zuria 0.036 l
Azukrea 0.107 kg
Udareak 0.5 kg
Margarina 0.018 kg
Tipula 0.057 kg
Azenarioak 0.029 kg
Porruen atal berdea 0.343 ud
Hegazti-karkasa 0.171 kg
Ura 0.857 l
Elaborazioa

 Oilasko-iztertxoak egin:

  • Atera perniltxoak oilaskoaren izterretatik. 
  • Prestatu hegaztien saltsa-hondo bat. 
  • Txikitu tipula eta porrua brunoisean. Sueztitu.
  • Bota gatz eta irin pixka bat perniltxoei. 
  • Xerratu eta salteatu eta gehitu barazki sueztituak. Hautseztatu irin pixka batekin eta busti txakolinarekin. Utzi urritzen eta gehitu saltsa-hondoa, guztiz estali gabe. 
  • Salteatu barrengorriak eta jarri perniltxoekin batera. Ia prest daudenean, gehitu esne-gain urritua eta jarri gatz-puntuan. 

 Udareak egin:

  • Zuritu eta kendu bihotza udareei. 
  • Irakiten jarritako urarekin, azukrearekin, eta ardoarekin batera, egosi udareak eta, behin samurtuta, atera, erdibitu haizemaile-itxura emanez.

MUNTAIA

  • Labeko erretilu batean jartzea udareak, margarina pixka batekin eta berotu labean zerbitzatzeko. 
  • Jarri udareak perniltxoekin batera.
Nutrizio-informazioa (1 anoa)
Zuntza 15.19 g
Gantz azido aseak 13.8 g
Gantz azido monoasegabeak 19.13 g
Gantz azido poliasegabeak 15.93 g
Kolesterola 349.89 mg
Kaltzioa 187.06 mg
Burdina 6.24 mg
Zinka 3.9 mg
A bitamina 252.64 ug
C bitamina 39.58 g
Azido folikoa 173.78 ug
Gatza (Sodioa) 1377.1 mg
Azukreak 41.53 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.