bildotsaren noisette provenza erara ratatouillerekin

19 h
Alergenoak
Fruitu oskoldunak
Fruitu oskoldunak
Sulfitoak
Sulfitoak
Osagaiak 5 anoentzat
Osagaiak ano/unitate -arentzat
Ziazerba izoztuak 0.35 kg
Pinazia 0.1 kg
Golden mahaspasak 0.1 g
Tipula 1.0 kg
Armagnac 0.005 l
Piper gorria 0.75 kg
Alberjiniak 0.5 kg
Kuiatxoa 0.5 kg
Tomate udarekara 0.5 kg
Ezkai 0.005 g
Perrexila 2.0 g
Xantana goma 3.0 g
Gatz fina 5.0 g
Piperbeltz zuria, ehoa 0.005 g
Elaborazioa

Noisetterako:

  • Arkume-saiheskia hezurgabetu, solomoa atera eta hegalean kokatu. Gatza eta piperrauts zuria eman.
  • Hezurrak erreserban utzi hondo bat egiteko.
  • Barrubetearekin arkume-saiheskia barrubete, tutuak egineta hutsunean ontziratu.
  • Labean kozinatu lurrineko funtzioan, 72 ºC-tan 18 ordu bitartez. Ondoren, tenperatura jaitsi eta erreserban utzi.

Barrubeterako:

  • Tipula brunoisean moztuta sueztitu.
  • Mahats-pasak armagnac likorean beratzen utzi.
  • Ziazerba egosi, xukatu eta fin-fin moztu.
  • Pinaziak erre.
  • Osagai guztiak nahastu, pittin bat kozinatu eta gatz puntuan ipini.  

Bildotsaren zuku-lirgindaturako:

Ratatouillerako:

  • Piper gorriak erre, azala kendu eta uztai batekin diskoak egin.
  • Tamaina bereko xafletan kuiatxoa, alberjinia eta tipula moztu. Tomatea galdarreztatu, azala kendu eta lehen bezalako xafletan moztu.
  • Berakatz-olio pixka batekin kuiatxoa, alberjinia, eta tipula zartaginean egin.
  • Madalenak egiteko gomazko molde baten ipini barazki guztiak euren koloreak kontuan hartuz. Labean 180 ºC-tan 10 minutu bitartez egin pastelak. Abatidorean hotzitu eta moldetik atera.  

Apaingarrirako:

  • Xarbot-olioa egin eta biberoi baten utzi.
  • Perrexil-olio bat egin eta biberoi batera eraman.
  • Xarbotaren hosto batzuk okelaren gainean jarri.

MUNTAIA:

  • Noisettea haren poltsan Ronerrean berotu 65 ºC-tan.
  • Okela poltsatik atera eta anoak atera. Poltsan dauden zukuak berreskuratu, zuku lirgindatuan sartu eta pittin bat urritu.
  • Ratatouille labean funtzio lehorrean 180 ºC-tan 10 minutuz berotu.
  • Noisette erakutsiko dugun aldetatik plantxan markatu eta platerrean ipini saltsa gainetik emanez.
  • Noisettearen alboan Ratatouille ipini eta xarbot-olio pixka bat eman.
  • Azkenik, xarbotaren hostoa noisette euskarri ipini.
Nutrizio-informazioa (1 anoa)
Zuntza 13.56 g
Gantz azido aseak 49.75 g
Gantz azido monoasegabeak 53.8 g
Gantz azido poliasegabeak 15.81 g
Kolesterola 234.1 mg
Kaltzioa 428.62 mg
Burdina 13.43 mg
Zinka 12.35 mg
A bitamina 623.72 ug
C bitamina 148.01 g
Azido folikoa 241.26 ug
Gatza (Sodioa) 477.54 mg
Azukreak 24.63 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.