Mendaren familiako belar aromatikoa. Hosto samur eta distiratsuak ditu, berde kolorekoak. Gordinik edo gutxi eginda kontsumitzea gomendatzen da, duen lurrina gal ez dezan.

Asko erabiltzen da sukalde italiarrean, bai pesto-saltsa egiteko, baita tomate-platerei laguntzeko ere. Era berean, ohikoa da sukalde thailandiarrean. Bere lurrin gozoa dela-eta, egokia da haragiari, barazkiei, gaztei edo arrautzei laguntzeko. Albaka oso erabilia da baita labean erretako oilaskoarekin, arkumearekin edota arrainarekin. Baratxuriarekin, ezkaiarekin eta oreganoarekin konbinatzeko egokia da.

Nutrizio-informazioa (100.0 g)
Zuntza 3.9 g
Gantz azido aseak 0.04 g
Gantz azido monoasegabeak 0.09 g
Gantz azido poliasegabeak 0.39 g
Kolesterola 0.0 mg
Kaltzioa 154.0 mg
Burdina 3.17 mg
Zinka 0.85 mg
A bitamina 0.0 ug
C bitamina 18.0 g
Azido folikoa 64.0 ug
Gatza (Sodioa) 0.0 mg
Azukreak 0.0 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.