Txerri-solomo txingarreztatua barazkiekin

120 min
Tenperatura: Beroa
Alergenoak
Glutena
Glutena
Sulfitoak
Sulfitoak
Osagaiak 5 anoentzat
Osagaiak ano/unitate -arentzat
Burudun karrea 1.25 kg
Gatz fina 12.5 g
Tipula 0.15 kg
Azenarioa 0.025 kg
Tomate udarekara 0.05 kg
Ardo zuria 0.05 l
Hondo zuria 0.25 l
Hondo zuria 0.6 l
Ilar izoztuak 0.15 kg
Azenarioa 0.15 kg
Leka 0.1 kg
Margarina 0.05 kg
Patata 0.3 kg
Ura 0.25 l
Hezurrak 0.075 kg
Tipula 0.025 kg
Azenarioa 0.013 kg
Porruen atal berdea 0.125 ud
Ura 0.6 l
Hezurrak 0.18 kg
Tipula 0.06 kg
Azenarioa 0.03 kg
Porruen atal berdea 0.3 ud
Elaborazioa

Txingarreztatuarentzako:

  • Bereizi solomoa eta burua, hezurgabetu solomoa eta moztu erditik. Soka batekin lotu.
  • Moztu tipula eta udare-tomatea paisana eran eta azenarioa ilargi-erditan.
  • Prestatu hondo zuria.
  • Txerri solomoa gatz eta piperhautsaz ondu, koipetu eta labean erre 220 ºC-tan, kanpotik gorritu eta zigilatua egon arte.
  • Ongailu bazakiak erdi-sueztitu.
  • Gehitu ongailu barazkiak gorritutako solomoari, ardo txuria bota eta hondo zuria, haragia estali gabe.
  • Labeko tenperatura 180 ºC-tara jeitsi. Egiten utzi solomoa bigundu arte, prozesu osoan bueltak emanez.
  • Txingarreztatua amaitzean egoten utzi zuntzak lasaitu arte.
  • Behin hozten denean, haragia eta barazkiak banandu, ondoren solomoa xerratan moztu.

Saltsarentzako:

  • Barazkiak eta salda bereizi. Saldari koipea kendu.
  • Barazkien gainean irina bota (40g/l) eta utzi egiten. Gehitu salda koiperik gabe eta hondo zuria, beharrezko neurrira iritsi arte. Egosten utzi, turmixetik pasa, iragazi eta puntuan jarri.

Hornidurarentzako:

  • Azenarioa eta patatak dadotan moztu eta lekak erronbotan.
  • Patatak frijitu.
  • Lekak, azenarioa eta ilarrak egosi, bakoitza bere aldetik.
  • Barazkiak geruzatan ipini plaketan, margarina pixka batekin.

MUNTAIA

  • Haragiari saltsa bota, labean sartu eta ongi berotu.
  • Barazkiak labean sartu ongi berotu arte. Patatak barazkien gainean ipini.
  • Plater lauan plateratu, saltsas busti eta aldamenean barazki hornidura ipini.
Nutrizio-informazioa (1 anoa)
Zuntza 11.23 g
Gantz azido aseak 22.32 g
Gantz azido monoasegabeak 28.95 g
Gantz azido poliasegabeak 19.06 g
Kolesterola 191.55 mg
Kaltzioa 223.47 mg
Burdina 7.2 mg
Zinka 5.62 mg
A bitamina 811.31 ug
C bitamina 67.57 g
Azido folikoa 201.7 ug
Gatza (Sodioa) 1136.45 mg
Azukreak 18.81 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.