Hegaluze xaflak olio errearekin

45 min
Plater mota: Arraina
Tenperatura: Beroa
Sukaldaritza mota: Euskal sukaldaritza
Alergenoak:
arraina
arraina
sulfitoak
sulfitoak
Osagaiak 5 anoentzat
Osagaiak ano/unitate -arentzat
Hegaluzea 0.333 kg
Patata 0.1 kg
Tipula 0.083 kg
Ardo zuria 0.017 l
Gatz fina 1.667 g
Piperbeltz zuria, ehoa 0.667 g
Perrexila 3.333 g
Okin-patata 0.667 ud
Patata 0.107 kg
Oleiko askoko olioa 0.007 l
Tipula 0.053 kg
Gatz fina 0.5 g
Margarina 0.002 kg
Elaborazioa

Hegaluzerako:

  • Hegaluzeari xaflak atara.
  • Baratxuri eta piperminez olio errea egin, iragazi, epeldu eta biberoi batean sartu.
  • Hegaluzeari  olioerreaz olioztatu.
  • Parrillan su bizian erre, lehenik, haragiaren aldetik zigilatu eta bukatu larruazalaren aldetik.

Pikilo olioerrearentzako:

  • Baratxuria eta pikilo piperra brunoise eran xehatu eta ozpindutako piparra uztai finetan ebaki.
  • Baratxuria eta oliba olio arinaz olioerre bat egin, berakatzak erre gabe.
  • Pikilo piperra erantsi eta azkenik piparra ebakia. 

 Hornidurarako:

  • Okin-patata egin. Patata eta tipula eginda daudenean, xukatu ongi gantza, gazitu eta jarri plaka batean, geruzatan, patatarekin hasi eta tipularekin bukatu. Busti ardo zuri pixka batekin eta eman labe-kolpe bat trinkotzeko. Erreserbatu.

 Apaingarrirako perrexil hautsa egin.

MUNTAIA

  • Plateraren alde batean okin-patata jarri.
  • Jarri hegaluze xaflak gainean, eta utzi agerian okin-patata pixka bat.
  • Gehitu pikillo baratxuri frijitua.
  • Azkenik, hautseztatu perrexil hautsarekin.

 

Nutrizio-informazioa (1 anoa)
Zuntza 1.08 g
Gantz azido aseak 2.07 g
Gantz azido monoasegabeak 6.92 g
Gantz azido poliasegabeak 1.92 g
Kolesterola 24.37 mg
Kaltzioa 56.1 mg
Burdina 1.4 mg
Zinka 0.82 mg
A bitamina 41.6 ug
C bitamina 15.58 g
Azido folikoa 19.68 ug
Gatza (Sodioa) 205.25 mg
Azukreak 0.57 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.