Legatz-trontzoak kokotxekin saltsa berdetan

45 min
Plater mota: Arraina
Tenperatura: Beroa
Sukaldaritza mota: Euskal sukaldaritza
Denboraldiko hilabeteak: Urte osoa
Alergenoak:
arraina
arraina
glutena
glutena
esnea
esnea
sulfitoak
sulfitoak
Osagaiak 5 anoentzat
Elaborazioa

Legatzarako:

  • Legatza garbitu eta azal gabeko supremak atera. 180 gko anoak xehetu. 

Saltsa berderako.

kokotxentzako:

  • Kokotxak garbitu soberan daukaten azalak kentzen.
  • Berakatza potxatu kolore hartu barik, sutatik atera eta epeltzen denean perrexila gehitu.
  • Sartu kokotxak eta konfitatu 
  • Sutatik atera eta utzi pittin bat epeltzen, gero  olioa emultsionatu pil-pil bat lortzeko.
  • Gatza eta kolore puntuan jarri (Kolorerako perrexila edo perrexil olioa aukeran)

Apaingarrirako:

  • Porru juliana erara fin-fina xehetu,  irinarekin babestu eta su motelean frijitu kurruskaria gera dadin.

MUNTAIA

  • Sauté edo zartagin baten oliba-olioa eta berakatza brunoisean moztuta sueztitu. sutatik atera eta irin pixkat gehitu.
  • Legatza behin gatzatuta eta iranarekin babestuta gehitu eta bi aldetatik egin pittin baten, bustitu  ardo zuria eta fumetarekin. Su epelera berriro eraman estalki batekin.
  • Kokotxak eta saltsak sutatik kanpo nahastu .
  • Puntuan jarri perrexila eta gatza gehituz
  • Plateratu legatza plater erdian eta inguruan kokotxak . Dana saltseatu.
  • Apaingarri gisa jarri porru frijitua legatza gainean.

  

Nutrizio-informazioa (1 anoa)
Azukreak 3.26 g
Gatza (Sodioa) 678.84 mg
Azido folikoa 75.41 ug
C bitamina 27.34 g
A bitamina 63.11 ug
Zinka 1.22 mg
Burdina 22.57 mg
Kaltzioa 164.22 mg
Kolesterola 131.69 mg
Gantz azido poliasegabeak 6.6 g
Gantz azido monoasegabeak 24.54 g
Gantz azido aseak 6.39 g
Zuntza 2.25 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.