3 h
Plater mota: Okelak
Tenperatura: Beroa
Denboraldiko hilabeteak: Urte osoa
Alergenoak:
arrautzak
arrautzak
glutena
glutena
sulfitoak
sulfitoak
Osagaiak 5 anoentzat
Osagaiak ano/unitate -arentzat
Txahal-mihia 0.7 kg
Irin ahula 0.1 kg
Arrautzak 1.5 ud
Oleiko askoko olioa 0.25 l
Ilar izoztuak 0.1 kg
Pipermorroa 0.25 kg
Gatz fina 10.0 g
Elaborazioa
  • Egin azkar egiteko saltsa espainiarra.
  • Zuritu tipula, baratxuria, azenarioa, eta garbitu porru-hosto berdeak.
  • Azenarioa ilargi-erdi finetan. Piper berdea eraztunetan.
  • Tipula julianan txikitua.
  • Mihia egosteko. Jarri mihiak eta gozatzeko berdurak ontzi egoki batean, estali urarekin edo saltsa-hondo zuriarekin, ondu, eta utzi irakiten bigundu arte, (bigundu diren jakiteko, erabili broxeta).
  • Atera mihiak, zuritu bero daudela, eta utzi hozten egosketako saldan bertan. Hau guztia bezperan egitea komeni da.
  • Pasatu arrautza-irinetan mihia eta frijitu (arrautza gogortu arte bakarrik), eta jarri ondo zabalduta paper xurgatzailearen gainean.
  • Jarri aldez aurretik egosi, arrautza-irinetan pasatu eta frijitutako mihi-xerrak plaka batean, bata bestearen gainean muntatuta.
  • Garnizioak egin:
    • Pipermorroa dadotan eta sueztitu.
    • Egosi ilarrak ingeles erara. 
    • Patata dadotan eta frijitu. 

MUNTAIA

  • Gehitu mihiaren gainean ilar egosiak eta pipermorroak.
  • Bota gainetik azkar egiteko saltsa espainiarra, eta jarri irakiten 5 minutu, sutan edo labean. Atera, eta bota gainetik patatak.
  • Plateratu mihia gainetik saltseatuz. Hornigaiak gainetik banatuta ere bai.
Nutrizio-informazioa (1 anoa)
Azukreak 6.0 g
Gatza (Sodioa) 5454.49 mg
Azido folikoa 74.93 ug
C bitamina 64.21 g
A bitamina 513.93 ug
Zinka 4.52 mg
Burdina 6.44 mg
Kaltzioa 104.74 mg
Kolesterola 212.65 mg
Gantz azido poliasegabeak 4.31 g
Gantz azido monoasegabeak 21.08 g
Gantz azido aseak 5.71 g
Zuntza 5.82 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.