Masail eta kuia-milhorria hirugiar aparrekin

120 min
Plater mota: Pintxoak, Okelak
Tenperatura: Beroa
Alergenoak
arrautzak
arrautzak
esnea
esnea
soja
soja
sulfitoak
sulfitoak
Osagaiak 5 anoentzat
Osagaiak ano/unitate -arentzat
Txahal-masaila 0.333 kg
Baratxuri-buruak 1.333 ud
Tipula 0.04 kg
Azenarioak 0.01 kg
Tomate udarekara 0.013 kg
Ardo beltza 0.007 l
Patata 0.133 kg
Kuia 0.05 kg
Esne-gaina 0.167 l
Xantana goma 0.333 g
Hirugiharra 0.067 kg
Arrautzak 1.333 ud
Porrua 0.667 ud
Azenarioak 0.067 kg
Hondo iluna 0.25 l
Tipula 0.025 kg
Azenarioak 0.013 kg
Porruen atal berdea 0.15 ud
Hezurrak 0.075 kg
Ardo beltza 0.013 l
Ura 0.25 l
Elaborazioa

Masailentzako:

  • Hondo ilun bat egin.
  • Masailei gantza kendu, gatza eta piperhauts zuria eman eta zartagin batean zigillatu.
  • Presio-eltze baten bidez egosi masailak barazkiak, ardo gorria eta brandyrekin.
  • Masailak behin egosita atera eta erreserbatu.
  • Lapikoko barazkiak birrindu eta bustitu behar beste hondoarekin saltsa bat lortzeko. masailak epeldu eta papurtu. Emaitza lirgindatzeko daukagun saltsa apur bat erabili.

Milhorrirako:

  • Patata okin erara fina moztu eta konfitatu. gatz puntuan jarri eta erreserbatu.
  • Kuia egosi hondo pittin batekin eta pure sendo bat egin. puntuan jarri eta erreserbatu.
  • G/N 1/2 65ko plaka baten egin milhorria orden honetan: 1. patata, horren gainean masail papurtua , gero kuiaren purea, horren gainean masaila berriro eta amaitu patatarekin. Plaka hori zapaldu beste plaka batekin milhorria konpaktatzeko eta kameran gorde hurrengo zerbitzura arte.

Hornidurarako:

  • Hirugiarren paparrarako hirugiarra xehetu eta esnegainean egosi zapore hartu arte. Puntuan jarri, iragazi eta sifoian sartu.
  • Hirugiarren tira batzuk jarri silpat batean eta labean egin 120 ºC kurruskaria gera daitezen. Behin eginda gorde plateratze gunean paper bat estaltzen.
  • Hirugiarraren aparra plateratzeko kuiatxoaren tira luze bat pasatu plantxatik eta, uztai baten laguntzaz,  zerbitzuan ipini aparra barruan jartzeko.

Apaingarrirako:

MUNTAIA

  • Milhorria moldetik kendu eta anoatu.
  • Labe mixtoan 150 ºC-tan berotu milhorria.
  • Milhorria plateratu eta saltsa, behin berotuta, gainetik ipini.
  • Milhorriaren ondoan uztaiarekin jarri kuiatxoaren xerra eta horren barruan hirugiarraren aparra sifoiarekin.
  • Hirugiarraren kurruxkaria jarri aparraren ondoan.
  • Azkenik, porrua eta azenaria frijituak ipini apaingarri.
Nutrizio-informazioa (1 anoa)
Zuntza 3.5 g
Gantz azido aseak 16.32 g
Gantz azido monoasegabeak 13.6 g
Gantz azido poliasegabeak 2.49 g
Kolesterola 154.58 mg
Kaltzioa 102.47 mg
Burdina 3.08 mg
Zinka 3.07 mg
A bitamina 385.69 ug
C bitamina 24.2 g
Azido folikoa 82.86 ug
Gatza (Sodioa) 155.29 mg
Azukreak 8.65 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.