"Tacos al pastor" mexikarrak

90 min
Plater mota: Okelak
Sukaldaritza mota: Sukaldaritza mexikarra
Tenperatura: Beroa
Alergenoak
Fruitu oskoldunak
Fruitu oskoldunak
Sulfitoak
Sulfitoak
Osagaiak 5 anoentzat
Osagaiak ano/unitate -arentzat
Cabezada de cerdo sin hueso 1.5 kg
Laranja 0.25 kg
Ozpina 0.1 l
Lima 0.25 kg
Atxiote 50.0 g
Kuminoa 1.0 g
Oregano lehorra 1.0 g
Guajillo txile 0.005 kg
Poblano txile 0.005 kg
Baratxuria 2.0 ud
Tomate udarekara 0.25 kg
Tipula 0.25 kg
Gatz fina 1.0 g
Piperbeltz ehoa 1.0 g
Anana urazukretan 0.25 kg
Tipula gorria 0.25 kg
Elaborazioa
  • Lehenbizi marinatua prestatu sukalde robot batetan gatza, piperhauts beltza, atxiote pasta, laranja eta lima zukuak, ozpina, tomatea, tipula, baratxuria, eta zain eta hazirik gabe txileak birrinduaz. Jarraian oreganoa eta kuminoa nahastu eta zaporez eta bizitasunez zuzendu.
  • Txerri solomo burua xerratu aiztoz eta xerra bakoitza zentimetro erdiko tiratan moztu. Okela marinatuarekin ondo nahastu eskuekin (eskularruak erabiliaz) eta egun batetik bestera utzi marinatzen estalita hotzgailuan.
  • Bertan egunean artozko tako mexikarrak egin eta zerbitzurako gorde.
  • Anana laukietan moztu, tipula gorria julianan eta martorriaren horriak banandu.
  • Zerbitzu sasoian, okela tirak plantxan erre tipula julianan eta anana laukiekin batera dena ondo gorritu arte.
  • Takoak okela tipula eta anana erreekin bete eta martorriekin hornitu.
  • Tako bi anoako zerbitzatu




Nutrizio-informazioa (1 anoa)
Zuntza 9.24 g
Gantz azido aseak 7.26 g
Gantz azido monoasegabeak 12.35 g
Gantz azido poliasegabeak 9.99 g
Kolesterola 193.5 mg
Kaltzioa 263.0 mg
Burdina 7.14 mg
Zinka 8.39 mg
A bitamina 61.01 ug
C bitamina 83.67 g
Azido folikoa 82.24 ug
Gatza (Sodioa) 409.52 mg
Azukreak 18.16 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.