Kuiatxo rabioli-ak, muskuilu, onddo eta itsaki kontsomea

3 h
Sukaldaritza mota: Euskal sukaldaritza
Alergenoak
Apioa
Apioa
Arraina
Arraina
Arrautzak
Arrautzak
Esnea
Esnea
Glutena
Glutena
Krustazeo
Krustazeo
Moluskuak
Moluskuak
Sulfitoak
Sulfitoak
Osagaiak 5 anoentzat
Osagaiak ano/unitate -arentzat
Kuiatxoa 0.25 kg
Urdai iberiko freskoa 0.1 kg
Meloia 0.05 kg
Fumeta 0.5 l
Arrain-hezurrak eta -buruak 0.5 kg
Otarrainxka- edo ganba-buruak 0.25 kg
Txipiroi garbi izoztuak 0.5 kg
Zallako tipula morea 0.25 kg
Porrua 1.0 ud
Tomate udarekara 0.1 kg
Zuringoak 2.0 ud
Goma-xantana 2.0 g
Lanpernak 0.1 kg
Baratxuria 20.0 ud
Gurina 0.02 kg
Zuringoak 3.0 ud
Hongos troceados congelados 0.1 kg
Tipula 0.033 kg
Porruen atal berdea 0.333 ud
Perrexila 0.0 g
Arrain-hezurrak eta -buruak 0.133 kg
Ura 0.5 l
Elaborazioa

Kuiatxo rabioliak prestatzeko:

  • Moztu luzetara kuiatxoa xafla finetan.
  • Erre kuaitxo xerrak plantxa gainean.
  • Moztu urdaia xerratan.
  • Jarri urdai xerrak erretitu batean gurutzeak egiten (gurutze bat bi xerrengatik). Jarri kuiatxo xerrak urdai xerren gainean.
  • Gehitu barrubetea gurutzearen erdikaldean.
  • Tolestu xaflak bata bestearen gainean, barrubetea bilduz eta ravioli-a itxiz.

Barrubetea prestatzeko:

  • Zabaldu lurrunetan muskuiluak.
  • Konfitatu onddoak.
  • Zuritu eta xehetu fin-fin otarrainxkak.
  • Xehetu berakatza brunoisean, jarri gatz puntuan eta gehitu onddo konfitatuak. Xukatu. Salteatu otarrainxkak eta muskuiluak (fin-fin moztuak).
  • Sutatik kendu, gehitu kurry-a, jarri gatz puntuan eta gehitu meloia txiki-txiki eginda. Nahastatu.

Itsaski kontsomea prestatzeko:

  • Egin fumeta, alde batetik.
  • Bestetik, gorritu arrain izpiak labean.
  • Erre barazkiak labean (beste erretitu batean, barazkiak askatzen duten ura arrainarekin ez nahastatzeko).
  • Gorritu txipiroiak eta otarrainxka buruak zartagin batean.
  • Glaseatu labeko azpilak eta zartaginak ardo zuriarekin.
  • Jarri gorritutako osagaiak kazola batean, gehitu zukuak eta busti fumetarekin.
  • Irakin su motelean 15 minutuz, bitsa kendu. Sua itzali. Estali eta utzi infusionatzen ordu batez.
  • Hotzitu eta iragazi arrautza zuringoekin batera.
  • Loditu xantanarekin.

Hornidurak prestatzeko:

  • Egosi lanpernak irakin dagoen uretan gatzarekin.
  • Zuritu zainzuriak eta moztu juliana eran.
  • Moztu "viera" gordina xaflatan.

Apaindurak:

MUNTAIA

  • Berotu ravioli-ak labean 220ºC-tara.
  • Zuritu lanperna (azala kenduz).
  • Salteatu zainzuri juliana eta "viera".
  • Jarri ravioli beroak platerean.
  • Jarri lanperna ondoan.
  • Saltseatu lanpernen gainean, kontsome beroarekin.
  • Hornitu zainzuriak eta "viera"-k.
  • Apaindu alioli teila batekin.
Nutrizio-informazioa (1 anoa)
Zuntza 19.53 g
Gantz azido aseak 16.38 g
Gantz azido monoasegabeak 12.61 g
Gantz azido poliasegabeak 5.54 g
Kolesterola 400.8 mg
Kaltzioa 768.37 mg
Burdina 13.03 mg
Zinka 8.4 mg
A bitamina 586.94 ug
C bitamina 140.46 g
Azido folikoa 494.16 ug
Gatza (Sodioa) 1096.97 mg
Azukreak 44.52 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.