Zigalak plantxan barazkiekin

45 min
Tenperatura: Beroa
Sukaldaritza mota: Euskal sukaldaritza
Alergenoak
Glutena
Glutena
Sulfitoak
Sulfitoak
Arraina
Arraina
Krustazeo
Krustazeo
Osagaiak 5 anoentzat
Osagaiak ano/unitate -arentzat
Zigala 1.5 kg
Zallako tipula morea 0.5 kg
Ilarrak 0.4 kg
Irin ahula 0.001 kg
Fumeta 0.3 l
Gari-zainzuria 0.225 kg
Azenarioak 0.2 kg
Patata 0.2 kg
Arbiak 0.2 kg
Kuiatxoa 0.2 kg
Gatz fina 5.0 g
Tipula 0.02 kg
Porruen atal berdea 0.2 ud
Perrexila 0.0 g
Arrain-hezurrak eta -buruak 0.08 kg
Ura 0.3 l
Elaborazioa

Zigalak prestatzeko:

  • Zuritu zigalak eta erreserbatu.

Ilarren saltsa prestatzeko:

  • Zuritu eta moztu Zallako kipula morea juliana eran. Sueztitu oliba olioarekin.
  • Gehitu ilarrak aurretiaz sueztitutako kipulari.
  • Lotu irinarekin eta busti fumetarekin eta ilarren egosketako urarekin.
  • Egosi minutu batzuk.
  • Txikitu eta bahetu.

Hornidurarentzat:

  • Zuritu azenarioak, arbiak eta patatak.
  • Garbitu barazki guztiak urarekin.
  • Torneatu azenarioak, kuiatxoak, arbiak eta patatak (tamaina oso txikian).
  • Kendu gari-zainzuriaren zati gogorra, eta bitan banatu.
  • Kendu ileak orri-mamiei.
  • Egosi irakiten dagoen uretan (barazkiak banatuta).
  • Freskatu ura eta izotzekin, xukatu eta erreserbatu.
  • Moztu orri-mamiak karratuetan.

Olio errea prestatzeko:

MUNTAIA

  • Ondu zigalak eta erre plantxan.
  • Salteatu barazkiak zartagin batean eta xukatu poliki-poliki koipea kentzeko.
  • Saltseatu plater bat ilarren kremarekin. Jarri barazkiak bere gainean.
  • Jarri zigalak barazkien gainean.
  • Saltseatu olio errearekin.
Nutrizio-informazioa (1 anoa)
Zuntza 13.74 g
Gantz azido aseak 2.3 g
Gantz azido monoasegabeak 7.64 g
Gantz azido poliasegabeak 2.21 g
Kolesterola 450.06 mg
Kaltzioa 393.31 mg
Burdina 6.79 mg
Zinka 12.4 mg
A bitamina 808.0 ug
C bitamina 108.75 g
Azido folikoa 236.3 ug
Gatza (Sodioa) 1406.1 mg
Azukreak 14.87 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.