Hegaluzea arranparrilan bertoko piperrekin

90 min
Plater mota: Arraina
Tenperatura: Beroa
Sukaldaritza mota: Euskal sukaldaritza
Alergenoak
arraina
arraina
sulfitoak
sulfitoak
Apio-aztarnak
Apio-aztarnak
Oskoldun fruituen aztarnak
Oskoldun fruituen aztarnak
Sesamo-aztarnak
Sesamo-aztarnak
Ziape-aztarnak
Ziape-aztarnak
Osagaiak 5 anoentzat
Osagaiak ano/unitate -arentzat
Hegaluzea 1.0 kg
Gatz ezkatak 2.0 g
Ozpina 0.02 l
Gatz fina 1.0 g
Piperbeltz ehoa 1.0 g
Tipulina 30.0 g
Elaborazioa

Hegaluzerako:

  • Hegaluzearen trontzoak atera eta erreserbatu.

Hornidurarako:

  • Tipula juliana erara fin-fina xehetu eta konfitatu  zartagin baten pittin baten olio, gatza eta piper hautsarekin. Gorde .
  • Bertoko piper berdeak frijitu zerbitzuan pasarekin.

Olio errerako:

  • Berakatza xafletan xehetu eta pipermina uztaietan.
  • Sauté baten oliba olioa jarri, berakatza xafletan gehitu eta su motelean ipini berakatza kolore aldatu arte. Sutondoan epeldu pittin baten eta pipermina uztaietan moztuta, ozpina eta perrexila gehitu.

Apaingarrirako:

  • Tipulin-olio bat prestatu; Horrertarako tipulina birrindu egingo da ekilore oliotan likido homogeneo bat lortu arte.
  • Estebete-trenkatzailean ahalik eta finuen moztu tipula uztaietan. Irinarekin babestu  uztaiak eta su motelean frijitu  uztaiak kurruskari geratu arte.

MUNTAIA ETA ZERBITZUA

  • Arranparrilan arrain trontzoak erre , kontu handiz apurtu ez daitezen. Azpil batera atera trontzoak.
  • Piperrak frijitu.
  • Geneukan olio errea hegaluzearen trontzoen gainean jarri azpilean. Azpila mugitu olio errea eta hegaluzearen zukuak nahastu eta lirginda daitezen.  Atera den saltsarekin bustitu  hegaluzearen trontzoak..
  • Plateratzeko konfitatutako tipula jarri etzauntza modura. Hegaluzearen trontzoak tipularen gainean jarri.
  • Piper berdeak alboan jarri hornidura gisa.
  • Apaingarri gisa hari bat tipulin olio eta tipula kurruskaria jarri.
Nutrizio-informazioa (1 anoa)
Zuntza 3.65 g
Gantz azido aseak 5.45 g
Gantz azido monoasegabeak 12.82 g
Gantz azido poliasegabeak 10.18 g
Kolesterola 71.52 mg
Kaltzioa 191.29 mg
Burdina 4.1 mg
Zinka 2.27 mg
A bitamina 105.24 ug
C bitamina 172.98 g
Azido folikoa 86.02 ug
Gatza (Sodioa) 153.79 mg
Azukreak 2.15 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.