30 min
Plater mota: Arraina
Tenperatura: Beroa
Alergenoak
Arraina
Arraina
Arrautzak
Arrautzak
Glutena
Glutena
Moluskuak
Moluskuak
Sulfitoak
Sulfitoak
Osagaiak 5 anoentzat
Osagaiak ano/unitate -arentzat
Legatz izoztua 3 zk. 1.25 kg
Tipula 0.08 kg
Porrua 0.2 ud
Irin ahula 0.05 kg
Fumeta 0.75 l
Tomate saltsa 0.05 l
Muskuiluak oskolarekin, izoztua 0.15 kg
Arrautzak 2.5 ud
Perrexila 5.0 g
Gatz fina 3.75 g
Tipula 0.05 kg
Porruen atal berdea 0.5 ud
Perrexila 0.0 g
Arrain-hezurrak eta -buruak 0.2 kg
Ura 0.75 l
Tipula 0.017 kg
Baratxuri-buruak 0.027 ud
Piper berdea 0.01 kg
Tomate birrindua 0.067 kg
Elaborazioa

Errezeta hau egiteko hurrengo elaborazioak behar dira:

  • Fumeta egin.
  • Tomate saltsa egin.
  • Egosi arrautzak.
  • Muskuiluak desizoztu eta bizarrak kendu.
  • Hornigaitarako baratxuria, tipula eta porrua brunoisean moztu eta sueztitu.

Hemendik aurrera bi elaborazio mota desberdinen artean aukeratu ahal dugu:

  • 1. prestaera: sukaldaritza-teknika: kontzentrazio bidezko egosketa saltsa baten (velouté-aren) barruan.

Jarri gozatzeko barazkiak plaka edo kazola zabal batean. Bota 1º-ko oliba-olioa, gehitu irina (40 g/l) eta utzi egiten, gehitu piperrauts pixka bat, ardo zuria, fumeta, tomate-saltsa eta utzi irakiten, jarri gatz-puntuan. Sartu arraina, aldez aurretik onduta, eta utzi egosten, egin arte. Gehitu muskuiluak.

Sutatik kanpo bota perrexila gainetik eta jarri arrautzak gainean, laurdenetan edo erditan.

  • 2. prestaera: sukaldaritza-teknika: ragouta.

Ondu eta irineztatu arraina. Sueztitu hornigaitarako barazkiak 1º-ko oliba-oliotan eta jarri plaka baten gainean edo kazola zabal batean, gehitu irina (gutxi, jada irineztatua baitago) eta arraina, utzi pixka bat egiten alde horretatik. Bota arrainaren gainetik piperrauts pixka bat eta eman buelta, utzi  pixka bat egiten beste alde horretatik. Busti ardo zuri pixka batekin eta fumetarekin, arraina zertxobait estali arte, tomate-saltsarekin koloreztatu, ondu eta utzi egosten egina egon arte.

Jarri muskuilu egosiak gainean, bota gainetik perrexila eta jarri arrautzak.

Nutrizio-informazioa (1 anoa)
Zuntza 9.41 g
Gantz azido aseak 3.39 g
Gantz azido monoasegabeak 9.56 g
Gantz azido poliasegabeak 3.42 g
Kolesterola 227.95 mg
Kaltzioa 360.31 mg
Burdina 7.31 mg
Zinka 2.29 mg
A bitamina 295.72 ug
C bitamina 68.96 g
Azido folikoa 279.4 ug
Gatza (Sodioa) 464.25 mg
Azukreak 20.62 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.