Arrainen aurreelaborazioak

Elaborazioa

Arrain motatako arabera hurrengo urratak jarraitu:

  • Hegatsak kendu: Guraize batzuen bidez arrain bati hegatsak kendu.
  • Ezkatak kendu: Edozein arraini, azala kontrara arraspatuz, ezkatak kendu.
  • Tripak kendu/Hustu: Barruki edo errai guztiak atera.
  • Garbitu: Itsasita geratzen diren ezkatak, beharrezkoa bada uretatik igaro.
  • Lehortu: Paperaz edo zapiaz bustitzen denean.

Geihenetan erabiltzen diren ebakerak:

  • Trantxa: Ebakidura bertikala da, azala, haragia eta hezurra hartzen ditu, arrain lauak eta erdi-zilindrikoak direnean, trantza deitzen da. 200 eta 250 g arteko pisua izaten du.
  • Trontza: Trantxa bezalakoa da, ebakidura bertikala arrain zilindrikoentzat. 200 eta 250 g arteko pisua izaten du.
  • Gorena: Hezurrik gabe eta azalarekin edo azalik gabe arraina  anoatzeko  mozketa. Printzipioz arrainaren edozein aldetik atera daiteke, baina normalean isatsaldekoa izaten da.
  • Medalioi: Ebakera lodia eta borobila solomotik aterata, azalik eta hezurrik gabekoa. 50 edo 75 g bakoitzeko. Tamainaren arabera 2 edo 3 betetzen dute anoa.
  • Solomoa: Ebakidura bertikala, xerrako goiko aldekoa, bakarrik arrain zilindrikoetatik atera daiteke.  175-200 g-ko Pisua izaten du.
  • Liburu-erako ebakera: Buruarekin edo bururik gabe izan ahal da, hezurrekin edo hezurrik gabekoa eta ano bakoitza edo gehiago izan daiteke.