Oilasko bularkia baratxuri xigortuarekin

30 min
Plater mota: Hegaztiak
Tenperatura: Beroa
Alergenoak
esnea
esnea
glutena
glutena
sulfitoak
sulfitoak
Osagaiak 5 anoentzat
Osagaiak ano/unitate -arentzat
Gatz fina 3.75 g
Piperbeltz zuria, ehoa 0.05 g
Kuiatxoa 0.2 kg
Patata 0.25 kg
Perrexila 0.75 g
Elaborazioa
  • Egin velouté saltsa bat hegazti hondoarekin bat.
  • Zatitu oilasko-bularkia bi erditan eta markatu bularkia plantxan.
  • Xerratu baratxuria eta frijitu pixka bat gorrituz, xukatu olioa.
  • Moztu kuiatxoa 3-4 mm-ko xerratan azalarekin.
  • Moztu patata 3 mm-ko diskotan.
  • Moztu tomatea xerratan.
  • Txikitu perrexila brunoise finean.

Saltsa egin:

  • Gehitu esne-gaina eta baratxuri txigortuak  velouté-ari. Utzi egosten 10 minutuz.
  • Iragazi baratxuriak kentzeko eta jarri gatz-puntuan.

MUNTAIA

  • Jarri bularkiak labeko erretilu batean eta bota velouté-a gainetik. Sartu labe ez oso beroan eta utzi kozinatzen barrutik eginda egon arte.
  • Jarri patata sueztituak koipeztatutako labeko plaka batean, geruza bat eginez. Patataren gainean jarri kuiatxo-geruza bat eta horren gainean tomate-xerrak. Ondu, koipeztatu gainazala pixka bat eta sartu labe beroan dena kozinatzen uzteko.
  • Jarri hornigai anoa plater lau batean eta hornigaiaren gainean jarri bularkia. Bota gainetik saltsa eta perrexil pixka bat.
Nutrizio-informazioa (1 anoa)
Zuntza 6.9 g
Gantz azido aseak 5.41 g
Gantz azido monoasegabeak 5.5 g
Gantz azido poliasegabeak 6.58 g
Kolesterola 121.43 mg
Kaltzioa 152.03 mg
Burdina 3.99 mg
Zinka 1.83 mg
A bitamina 295.51 ug
C bitamina 57.56 g
Azido folikoa 156.62 ug
Gatza (Sodioa) 570.58 mg
Azukreak 15.16 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.