Txerri-azpizuna laranja-saltsarekin

Alergenoak:
arrautzak
arrautzak
esnea
esnea
Osagaiak 5 anoentzat
Osagaiak ano/unitate -arentzat
Patata 0.4 kg
Esne-gaina 0.5 l
Laranjak 0.5 kg
Curaçao 0.1 l
Azukrea 0.05 kg
Limoiak 0.1 kg
Sagarra 0.25 kg
Gurina 0.2 kg
Tipulina 5.0 g
Elaborazioa

Txarri azpizunerako:

  • Txarri azpizunari gantza kendu, anoatu eta gorde. 

Hornidurako patatentzako:

  • Patatak okiña erara moztu, salteatu berakatz eta oliba olio pixka batekin.
  • Esnegaiarekin estali, gatza eta piperbeltz pixka bat bota eta egosi bigundu arte.

Sagar-konpotarako:

  • Zatitu sagarra eta egosi gurin pixka bat, ura, azukre eta kanela-makila batekin.
  • Egosita dagoenean xukatu eta batidoraren laguntzaz pure bat lortu. Gurin pixka bat bota ahal zaio.

Idiazabal kurruxkarirako:

Laranja azala konfitatzeko:

  • Laranja zuritu eta azalari zuri guztia kendu.
  • Julianan moztu eta 3 uretan galdarreztatu.
  • Xukatu eta ispilu-almibarran egosketa bukatu. 
  • Almibarrean gorde.

Saltsarako:     

  • Demiglace bat egin: hondo iluna egin eta 2/3 murriztu.
  • Curaçao gorria eta azukrea sutean karamelizatu, limoi eta laranjaren zukua gehitu, utzi murrizten eta demiglacearekin nahastu. 
  • Gurinezko dadoak gehitzen dira fintzeko.

MUNTAIA

  • Gorritu azpizuna zartagin batean, labean bukatuz.
  • 1.5 cm-ko lodiera duten xerratan zatitu.
  • Sagar-purearekin malko bat apaindu platerean.
  • Jarri okin-patata plateratzeko uztai baten laguntzaz.
  • Platereratu azpizuna patataren gainean altuera emateko.
  • Salseatu azpizuna laranja saltsarekin, platerean hari batzuk eginez.
  • Laranja konfitatu hari batzuekin hornitu. 
  • Azkenik, jarri gazta-kurruskaria azpizunaren ondoan eta tipulin hosto batzuk apaingarri gisa.
Nutrizio-informazioa (1 anoa)
Zuntza 4.03 g
Gantz azido aseak 54.59 g
Gantz azido monoasegabeak 52.16 g
Gantz azido poliasegabeak 6.85 g
Kolesterola 334.5 mg
Kaltzioa 248.08 mg
Burdina 3.42 mg
Zinka 3.74 mg
A bitamina 813.7 ug
C bitamina 61.8 g
Azido folikoa 50.52 ug
Gatza (Sodioa) 443.3 mg
Azukreak 37.85 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.