120 min
Plater mota: Okelak
Tenperatura: Beroa
Sukaldaritza mota: Euskal sukaldaritza
Kontserbatzeko teknika: Pasteurizazio
Alergenoak:
glutena
glutena
Apio-aztarnak
Apio-aztarnak
Oskoldun fruituen aztarnak
Oskoldun fruituen aztarnak
Ziape-aztarnak
Ziape-aztarnak
Osagaiak 5 anoentzat
Osagaiak ano/unitate -arentzat
Tipula 0.1 kg
Azenarioak 0.1 kg
Porrua 0.5 ud
Ogia 80.0 g
Ura 1.0 l
Barazki-salda, hautsean 0.005 kg
Gatz fina 10.0 g
Kaiena 1.0 g
Elaborazioa

Errezeta horretarako, honako elaborazio hauek egin behar dira:

  • Tripakiak egostea:
    • Tripakiak errepasatu.
    • Egosketa-barazkiak paisanan moztu.
    • Sartu presio-eltzean tipula, azenarioa, tripakiak, piperbeltz ale batzuk, estali urez eta ondu.
    • Egosi multzoa hotzetik bigundu arte. Egosi ondoren, uretan hozten utzi eta karratuetan moztu.
  • Bizkaiko saltsa:
    • Haragiaren zaporea indartuko duen hondo zuri bat egitea.
    • Moztu tipula juliana eran.
    • Erregosi tipula gorria oliba-olio leunetan (zuria ere erabil daiteke edo biak nahastu) kolorea hartu arte.
    • Gehitu aldez aurretik birhidratatutako piper txorizeroak. Berriz hidratatzeko, utzi pipitetatik garbi eta ur hotz ugaritan 24 orduz, gutxi gorabehera, edo zuritu irakiten, itzali sua, eta xukatu 10 minutura.
    • Lotu ogi txigortuarekin, gehitu kaiena eta busti hondoarekin. Irakin. 2,5 l saltsa behar ditugu 10 anoa bakoitzeko.
    • Birrindu, bahetu eta altxatu (irakin berriro) saltsa. Zapore, pikante eta lodierako puntuan jartzea.
    • Salteatu txorizoa xerra lodietan moztuta (kendu soberan dagoen koipea).
    • Bildu saltsa, txorizoa eta tripakiak. Utzi multzoa prestatzen.
    • Jarri gatza eta mina.
    • Berotan oraindik, tripakiak barketatan banatu 350 g anoa bakoitzeko.
    • Tenperatura jeitsi (bihotzeko tenperatura 10 ºC baino gutxiagora, bi ordu baino gutxiagoan).

PASTEURIZAZIOA

  • Ontzitxoak termosellatu, eta balbula balvopackarekin jarri.
  • Sartu lurrun-labean % 100eko hezetasuna, eta pasteurizatu 96 ºCtan 60 minutuz.
  • Tenperatura jeitsi (bihotzeko tenperatura 10 ºC baino gutxiagora, bi ordu baino gutxiagoan).
  • Hotz-ganberan 0 ºC eta 4 ºC artean kontserbatzea.

BEROTZEA

  • Barketa berean, birsortu lurrun-labean % 100eko hezetasuna. Edo mikrouhin-labean, 3 minutuz potentzia handienean.
    Birsortzeko beste modu bat produktua ontzitik ateratzea eta lapiko batean sutan berotzea da.
Nutrizio-informazioa (1 anoa)
Zuntza 3.41 g
Gantz azido aseak 10.59 g
Gantz azido monoasegabeak 22.76 g
Gantz azido poliasegabeak 3.12 g
Kolesterola 230.05 mg
Kaltzioa 275.79 mg
Burdina 8.47 mg
Zinka 6.67 mg
A bitamina 272.93 ug
C bitamina 41.22 g
Azido folikoa 52.68 ug
Gatza (Sodioa) 1436.06 mg
Azukreak 2.68 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.