Txerriki-txingarreztatua barazkiekin eta kuskusekin

120 min
Tenperatura: Beroa
Plater mota: Okelak, Plater bakarra
Alergenoak
Glutena
Glutena
Sulfitoak
Sulfitoak
Osagaiak 5 anoentzat
Osagaiak ano/unitate -arentzat
Burudun karrea 1.25 kg
Gatz fina 3.5 g
Tipula 0.15 kg
Baratxuria 0.75 ud
Ardo zuria 0.075 l
Hondo zuria 0.75 l
Maizcrem 0.02 kg
Brokolia 0.25 kg
Kus-kusa 0.35 kg
Cherry tomatea 0.25 kg
Ura 0.75 l
Hezurrak 0.225 kg
Tipula 0.075 kg
Azenarioa 0.038 kg
Porruen atal berdea 0.375 ud
Elaborazioa

Txerria txingarretan egiteko:

  • Kendu solomo-burua carretik. Kendu hezurrak eta moztu. Jarri bridak. Ondu eta koipeztatu.
  • Moztu ongailu-barazkiak paisanan (tipula, azenarioa eta baratxuria).
  • Egin hondo zuria.
  • Gorritu okel zatiak.
  • Gehitu barazkiak erdi-sueztituta.
  • Buzti ardoarekin eta hondoarekin, okel piezen bolumenaren erdiraino, eta sartu labean tenperatura jeitsiz. Beharrezkoa denean eman buelta eta buzti berriro.
  • Utzi kuzinatzen okela samur-samur utzi arte eta okelak zuku gorria askatzeari utzi arte.
  • Atera okel zatiak eta gorde.
  • Egin saltsa bat sortu den zukua birrinduz (koipea kenduta),zukua bera  osatzen duten barazkiekin batera. Gehitu behar beste hondu zuri, jarri sutan eta loditu maizenarekin.
  • Moztu okela xerretan fianbrea-ebakitzailean eta jarri xaflatan, saltsa bota eta berotu labean.

Garnizioetarako:

  • Kuskusa.
  • Brokolia:
    • Garbitu brokoli osoa ur hotzetan.
    • Moztu pieza adartxoak brokoliaren zurtoinetik banatuz, bata eta besteen  egozketa-denbora aldatzen baita.
    • Egosi adartxoak irakiten dagoen ur gatzatu ugaritan (ingeles erara) edo lurrun-labean 3-5 minutuz.
  • Tomatetxoak:
    • Erdibitu Cherry tomateak.
    • Salteatu eta gehitu gatz apur bat.

PLATERATZEA

  • Jarri txerri-xerrak abaniko eran, 4 edo 5 ano bakoitzeko, tamaina eta lodieraren arabera.
  • Jarri kuskusa beste aldean eta erdian brokolia eta tomatetxoak.
  • Jarri txerri gainean prestatutako saltsa (txingarreztatu eta gero lortutakoa)

 

Nutrizio-informazioa (1 anoa)
Zuntza 10.44 g
Gantz azido aseak 20.28 g
Gantz azido monoasegabeak 26.79 g
Gantz azido poliasegabeak 15.27 g
Kolesterola 180.05 mg
Kaltzioa 230.74 mg
Burdina 6.93 mg
Zinka 5.49 mg
A bitamina 714.75 ug
C bitamina 98.36 g
Azido folikoa 189.99 ug
Gatza (Sodioa) 346.33 mg
Azukreak 17.23 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.