20 h
Plater mota: Okelak
Tenperatura: Beroa
Denboraldiko hilabeteak: Urte osoa
Alergenoak:
sulfitoak
sulfitoak
Osagaiak 5 anoentzat
Osagaiak ano/unitate -arentzat
Lepoaldea 1.0 kg
Tipula 0.25 kg
Azenarioak 0.125 kg
Tomate udarekara 0.15 kg
Hondo zuria 0.75 l
Patata 0.5 kg
Pipermorroa 0.125 kg
Ilar izoztuak 0.15 kg
Ardo beltza 0.25 l
Ura 0.75 l
Hezurrak 0.225 kg
Tipula 0.075 kg
Azenarioak 0.038 kg
Porruen atal berdea 0.375 ud
Barazki-salda, hautsean 0.038 kg
Elaborazioa
  • Hondo zuri bat egosten jarri.
  • Lurruneztatze barazkiak (baratxuria, tipula, azenorioa eta tomatea), brunoisean jarri sueztitzen. Koipe oso gutxirekin ahal dala eta su erditan (kolore apur bat hartzea komeni da).
  • Era berean, piper txorizeroak beratu ur hotzetatik irakin bat emanez (nahi izanez gero hainbat uretan irakin daitezke daukaten garratztasuna kentzeko). Mamia atera goilara batekin asko ez badira, asko badira puregailua erabili.
  • Lauki bardintsuetan mozturiko okela gatz-piperrez ondu, irineztatu eta olio berotan gorritu aproposeko sartagin bat erabiliaz.
  • Sartaginean gelditu den gehiegizko koipea kendu eta itsatsita gelditu diren zukuak ardao beltzarekin irakinaz atera.
  • Okela, txorizero mamia, lurruneztatzeko barazkiak eta ardao beltz zukua erregosi apur bat.
  • Bitartean hondo zuria, ardao beltzetan disolbaturiko maizenarekin loditu.
  • Okela erregosketa barketa desberdinetan banatu eta hondo zuri loditua gehitu. Gatz puntuan jarri eta ondo nahastu. Guztiak ezin du barketaren 60% baino gehiago bete.
  • Barketak termosigilatu eta maskorra jarri. Labe mistoa lurrun funtzioan jarri 100% hezetasunagaz eta 80 ºCtan. 18 orduz egosi eta jarraian hotzitu 10 ºC azpitik ordu bi baino lehen. Horretarako tenperatura abatidorea "hard chilling" funtzioan programatu.
  • Hornidurak aparte kozinatu: patata laukiak frijitu, illarrak egosi ingeles erara, eta piper gorri laukitxoak erregosi olio-baratxuriarekin bigundu arte. Zerbitzatze momentuan gehitu sukalkiari.

    *Birberotzea ahal dala sukalkia irakinaz egin behar da kazola edo rondoi batetan. Kontuz eragin behar da okela apurtu ez dadin.
Nutrizio-informazioa (1 anoa)
Zuntza 10.83 g
Gantz azido aseak 17.44 g
Gantz azido monoasegabeak 18.74 g
Gantz azido poliasegabeak 3.03 g
Kolesterola 130.0 mg
Kaltzioa 222.15 mg
Burdina 8.1 mg
Zinka 7.72 mg
A bitamina 645.08 ug
C bitamina 77.44 g
Azido folikoa 180.81 ug
Gatza (Sodioa) 85.67 mg
Azukreak 17.49 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.