Usakume errea bertako azarekin

120 min
Plater mota: Hegaztiak
Sukaldaritza mota: Sukaldaritza frantsesa
Alergenoak
esnea
esnea
sulfitoak
sulfitoak
Osagaiak 5 anoentzat
Osagaiak ano/unitate -arentzat
Tipula 0.05 kg
Azenarioak 0.05 kg
Porrua 0.5 ud
Tomate udarekara 0.05 kg
Sukaldaritzarako portoa 0.1 l
Aza 0.15 kg
Azenarioak 0.1 kg
Kuiatxoa 0.1 kg
Piper berdea 0.1 kg
Conferencia udare estra 0.2 kg
Gurina 0.05 kg
Porrua 1.0 ud
Hegazti-karkasa 0.075 kg
Tipula 0.025 kg
Azenarioak 0.025 kg
Porruen atal berdea 0.125 ud
Ardo beltza 0.025 l
Ura 0.5 l
Elaborazioa

Usakumeentzako:

  • Usakumeak maneatu eta izterrak, paparrak eta hegalak aterako ditugu.
  • Karkasekin hegazti hondo ilun bat abiatuko dugu.
  • Izterrak eta hegalak erregosiko ditugu Oporto eta barazkiekin. Izterrak eta hegalak gordeko ditugu.
  • Geratzen dan saltsa turmixetik pasatuko dugu.

Hornidurarako:

  • Aza julianan moztuta galdarreztatuko dugu.
  • Azenarioa, kuiatxoa eta piper berdea julianan moztuta sueztituko dugu.
  • Berakatza brunoisean moztuko dugu Zerbitzuan barazkiak salteatzeko.
  • Madaria zuritu eta, xafletan moztuta, ura irakiten gadarreztatuko dugu.

Apaingarrirako:

  • Porru juliana erara frijituko dugu.

MUNTAIA ETA ZERBITZUA 

  • Usakumearen paparrak zartagin baten egingo ditugu. 
  • Hegala eta izterraren erregosia saltsan berotuko ditugu.
  • Berakatzarekin barazkiak salteatu egingo dugu.
  • Madariaren xaflak gurinarekin, zartagin baten, gorrituko ditugu.
  • Paparra xehetu eta platerean, barazkien gainean plateratuko dugu.
  • Erregosiaren saltsarekin saltseatuko dugu platera.
  • Madariaren xaflak plateratuko ditugu.
  • Porru frijitua apaingarri gisa ipiniko dugu.
Nutrizio-informazioa (1 anoa)
Zuntza 5.71 g
Gantz azido aseak 11.97 g
Gantz azido monoasegabeak 13.88 g
Gantz azido poliasegabeak 6.37 g
Kolesterola 293.0 mg
Kaltzioa 109.4 mg
Burdina 1.94 mg
Zinka 0.52 mg
A bitamina 548.1 ug
C bitamina 74.83 g
Azido folikoa 107.24 ug
Gatza (Sodioa) 428.24 mg
Azukreak 15.1 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.