Legatza perretxikoz betea piperradarekin

60 min
Plater mota: Arraina
Tenperatura: Beroa
Sukaldaritza mota: Bostgarren gama sukaldaritza
Alergenoak
arraina
arraina
arrautzak
arrautzak
esnea
esnea
Elaborazioa
  • Legatza osorik hezurgabetu eta azala kendu.
  • Julianan mozturiko orellana perretxikoak salteatu oso osorik kozinatuaz eta gatz puntuan ipini.
  • Legatz solomo bakoitzari luzetara mozketa bat egin barrubetea hobeto sartu dadin, gatz eta piperhauts zuriarekin puntuan ipini.
  • Solomoetariko bat film plastiko zati baten gainean ipini eta perretxikoekin barrubete. Beste solomoa gainean ipini baina atzekoz aurre.
  • Eskuekin estutu eta filmaren laguntzaz rulo edo tortxoi bat egin. Legatza poltsa haundi baten sartu eta 60 segunduko hutsunea eman, hau da gehienezko hutsunea.
  • Ruloa 70 ºC tara 45 minutuz egosi labe mixto batetan 100%ko hezetasunagaz. Egosi eta gero 100 % azpitik hotzitu ordu 2 baino aurretik. Hotzgailuan gorde 0 ºC eta 3 ºC bitartean.
  • Piperrada bat egin eta lehen bait lehen hotzitu. 0 ºC eta 3 ºC bitartean gorde.

BIRBEROTZEKO

  • Hotz dagoela, legatza poltsatik atera eta 4 zm ko xaflatan moztu ondo zorroztutako aizto fin batekin.
  • Birberotzen da platerean edo plaka baten,  lebatz xaflak piperrada hotzaren gainean ipinita.
  • Labe mixtoan 170 ºCtan 70% hezetasunagaz 15 bat minutuz birberotu. Beti bezala barne temperatura 65ºtara igo behar da.
  • Bein berotuta eta gero Holandar saltsarekin estali eta salamandrarekin edo sopletearekin gainerre.
  • Nahi izanez gero piperhautsarekin edo mikro broteekin atondu
Nutrizio-informazioa (1 anoa)
Zuntza 3.81 g
Gantz azido aseak 24.58 g
Gantz azido monoasegabeak 13.15 g
Gantz azido poliasegabeak 3.61 g
Kolesterola 365.84 mg
Kaltzioa 119.3 mg
Burdina 3.62 mg
Zinka 1.21 mg
A bitamina 994.35 ug
C bitamina 97.9 g
Azido folikoa 76.62 ug
Gatza (Sodioa) 107.01 mg
Azukreak 8.92 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.