Kuiatxo rabioli-ak, muskuilu, onddo eta itsaki kontsomea

3 h
Alergenoak:
arraina
arraina
arrautzak
arrautzak
esnea
esnea
glutena
glutena
krustazeo
krustazeo
moluskuak
moluskuak
Osagaiak 5 anoentzat
Osagaiak ano/unitate -arentzat
Kuiatxoa 0.25 kg
Urdai iberiko freskoa 0.1 kg
Muskuilua 0.5 kg
Hongos troceados congelados 0.1 kg
Otarrainxka 0.15 kg
Golden sagar txikia 0.05 kg
Arrain-hezurrak eta -buruak 0.5 kg
Otarrainxka 0.25 kg
Txipiroi garbi izoztuak 0.5 kg
Zallako tipula morea 0.25 kg
Porrua 1.0 ud
Tomate udarekara 0.1 kg
Zuringoak 2.0 ud
Xantana goma 2.0 g
Lanpernak 0.1 kg
Gurina 0.09 kg
Zuringoak 3.0 ud
Irin ahula 0.14 kg
Elaborazioa

Kuiatxo rabioliak prestatzeko:

  • Moztu luzetara kuiatxoa xafla finetan.
  • Erre kuaitxo xerrak plantxa gainean.
  • Moztu urdaia xerratan.
  • Jarri urdai xerrak erretitu batean gurutzeak egiten (gurutze bat bi xerrengatik). Jarri kuiatxo xerrak urdai xerren gainean.
  • Gehitu barrubetea gurutzearen erdikaldean.
  • Tolestu xaflak bata bestearen gainean, barrubetea bilduz eta ravioli-a itxiz.

Barrubetea prestatzeko:

  • Zabaldu lurrunetan muskuiluak.
  • Konfitatu onddoak.
  • Zuritu eta xehetu fin-fin otarrainxkak.
  • Xehetu berakatza brunoisean, jarri gatz puntuan eta gehitu onddo konfitatuak. Xukatu. Salteatu otarrainxkak eta muskuiluak (fin-fin moztuak).
  • Kendu sutatik, jarri gatz-puntuan eta gehitu txikitutako sagarra azalik gabe, nahastu.

Itsaski kontsomea prestatzeko:

  • Egin fumeta, alde batetik.
  • Bestetik, gorritu arrain izpiak labean.
  • Erre barazkiak labean (beste erretitu batean, barazkiak askatzen duten ura arrainarekin ez nahastatzeko).
  • Gorritu txipiroiak eta otarrainxka buruak zartagin batean.
  • Glaseatu labeko azpilak eta zartaginak ardo zuriarekin.
  • Jarri gorritutako osagaiak kazola batean, gehitu zukuak eta busti fumetarekin.
  • Irakin su motelean 15 minutuz, bitsa kendu. Sua itzali. Estali eta utzi infusionatzen ordu batez.
  • Hotzitu eta iragazi arrautza zuringoekin batera.
  • Loditu xantanarekin.

Hornidurak prestatzeko:

  • Egosi lanpernak irakin dagoen uretan gatzarekin.
  • Zuritu zainzuriak eta moztu juliana eran.
  • Moztu "viera" gordina xaflatan.

Apaindurak:

MUNTAIA

  • Berotu ravioli-ak labean 220ºC-tara.
  • Zuritu lanperna (azala kenduz).
  • Salteatu zainzuri juliana eta "viera".
  • Jarri ravioli beroak platerean.
  • Jarri lanperna ondoan.
  • Saltseatu lanpernen gainean, kontsome beroarekin.
  • Hornitu zainzuriak eta "viera"-k.
  • Apaindu alioli teila batekin.
Nutrizio-informazioa (1 anoa)
Zuntza 4.08 g
Gantz azido aseak 15.43 g
Gantz azido monoasegabeak 12.36 g
Gantz azido poliasegabeak 3.84 g
Kolesterola 282.22 mg
Kaltzioa 323.46 mg
Burdina 3.85 mg
Zinka 3.82 mg
A bitamina 209.22 ug
C bitamina 32.09 g
Azido folikoa 72.59 ug
Gatza (Sodioa) 702.36 mg
Azukreak 7.38 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.