Txerri-azpizuna laranja-saltsarekin

Alergenoak:
arrautzak
arrautzak
esnea
esnea
Osagaiak 5 anoentzat
Osagaiak ano/unitate -arentzat
Txerri-azpizuna 0.267 kg
Baratxuri-buruak 0.667 ud
Patata 0.133 kg
Esne-gaina 0.167 l
Laranjak 0.167 kg
Curaçao 0.033 l
Azukrea 0.017 kg
Limoiak 0.033 kg
Sagarra 0.083 kg
Gurina 0.067 kg
Idiazabal gazta 0.033 kg
Tipulina 1.667 g
Elaborazioa

Txarri azpizunerako:

  • Txarri azpizunari gantza kendu. Zigillatu egin zartagin baten eta utzi bukatzen labean. Ondoren, anoak egin eta  emaitza gorde zerbitzura arte.

Hornidurako patatentzako:

  • Patatak okiña erara moztu, salteatu berakatz apur batekin eta egosi esnegainetan, gatza eta piperbeltz zuria emanda. Maribainuan mantendu  patatak

Sagar-konpotarako:

  • Sagar purea egiteko sagarrak egosi pittin bat gurinarekin. Egin ondoren pasatu termomixean pure bat lortzen. Maribainuan mantendu.

Idiazabal kurruxkarirako:

Saltsarako:

  • Curaçao gorria eta azukrea sutean karamelizatu, limoi eta laranjaren zukua gehitu eta utzi gutziagotzen. Ondoren, luzatu  pittin bat daukagun demiglacearekin eta gurina dadotxo batzuk bota, maribainuan mantenduz zerbitzura arte.

Apaingarrirako:

  • Laranja zuritu eta azalari zuria dana kendu.
  • Julianan moztu eta 3 uretan galdarreztatu.
  • Xukatu eta ispilu-almibarran egosketa bukatu. 
  • Almibarra gorde.

MUNTAIA

  • Berotu azpizuna labean , 180 ºC-tan. Bitartean, patatak kokatu uztai batekin platerrean. Sagar purearekin malko bat platerrean jarri. eta platerratze gunera hurbildu laranja saltsa eta idiazabal kurruxkaria.
  • Azpizuna platerratu altuera hartzen. Saltsa eman hari batzuk eginez platerrean. Gazta kurruxkaria azpizunean finkatu eta tipulin hari bat beste azpizunaren gainean jarri.
Nutrizio-informazioa (1 anoa)
Zuntza 1.34 g
Gantz azido aseak 18.2 g
Gantz azido monoasegabeak 17.39 g
Gantz azido poliasegabeak 2.28 g
Kolesterola 111.5 mg
Kaltzioa 82.69 mg
Burdina 1.14 mg
Zinka 1.25 mg
A bitamina 271.23 ug
C bitamina 20.6 g
Azido folikoa 16.84 ug
Gatza (Sodioa) 147.77 mg
Azukreak 12.62 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.