30 min
Plater mota: Entsaladak
Tenperatura: Giro-tenperatura, Hotza
Alergenoak
arraina
arraina
arrautzak
arrautzak
sulfitoak
sulfitoak
Osagaiak 5 anoentzat
Osagaiak ano/unitate -arentzat
Letxuga 0.75 ud
Lekak 0.2 kg
Atuna oliotan, izpiak 0.15 kg
Arrautzak 2.5 ud
Oliba beltz 0.1 kg
Patata 0.2 kg
Azenario arraspatua 0.15 kg
Elaborazioa
  • Egosi patatak zuritu gabe. Ondoren, zuritu, eta ebaki xerratan.
  • Egosi arrautzak eta zuritu. Erdibitu eta arrautza erdi  bat anoako ipintzen dugu.
  • Egosi ingeles erara lekak, xukatu, eta gorde geroko. 
  • Xehatu brunoisean pikillo piperra, kaparrak, eta pepino txikiak, entsalada hornitzeko.
  • Garbitu, zatitu eta higienizatu letxuga.
  • Zabaldu azenario potoak.
  • Ebaki lekak txotxetan.
  • Ireki hegaluze, azenario eta oliba latak, eta xukatu.
  • Ebaki piper berdea eraztun finetan (makinarekin).

MUNTAIA

  • Jarri plater zapal erregularretan letxuga, azenarioa, leka, arrautza, eta patatak.
  • Banatu gainetik piper berdeen eraztunak, atuna eta oliba beltzak.
  • Azkenik pikillo piperra, kaparrak eta pepintxoak gainetik banatu.
Nutrizio-informazioa (1 anoa)
Zuntza 3.16 g
Gantz azido aseak 1.93 g
Gantz azido monoasegabeak 3.69 g
Gantz azido poliasegabeak 2.59 g
Kolesterola 114.84 mg
Kaltzioa 68.59 mg
Burdina 1.99 mg
Zinka 0.77 mg
A bitamina 538.4 ug
C bitamina 34.36 g
Azido folikoa 42.64 ug
Gatza (Sodioa) 1325.44 mg
Azukreak 3.71 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.